Eibar, Baiona, Eibar… aurrera doa UEUko Udako Ikastaroen 43. edizioa. “Jardun” leloa jarri diote eta Jardunaldiek pisu berezia izan dute ikastaro hauetan. Datorren astean, azkena, Iruñeak hartuko ditu hiru ikastaro, eta bitartean, Idoia Torregaraik orain arte egindakoaren inguruan balantze positiboa egin du. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150717solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.
UEU
Eibarren dabiltza aste honetan, eta atzo eta agur aipatu ikastaroa ari da ematen Beñat Jimenez. node.js plataforma arrakastatsua azaldu du ikastaroan, eta horren bidez aplikazio txiki bat sortu dute. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150716solasbenatjimenez.mp3 Deskargatu hemen
Bihar hasiko da Eibarren, jai ereduak genero ikuspegitik: begirada antropologiko bat Euskal Herriko errealitateari, UEUko Udako Ikastaroen baitan. Jai-ereduak gizartearen isla dira eta, hortik abiatuta, hainbat ideia planteatuko dituzte irakasleek. Egoera ikusita, bertan hizlari ibiliko den Miren Guillok kontatu digunez, holako ikastaroak eta gehiago egin behar da emakumeak, jaietan ere, […]
Atzo eta gaur dabiltza aipatu ikastaroarekin. Afera honako hau da: gure gizarte honetan zabor asko ekoizten dugu, horri nola egin aurre? Erantzunak hainbat ikasle ari dira ematen, Dani Zuazagagotiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150714solasdanizuazagoitia.mp3 Deskargatu hemen
Eibarren hasi dute gaur aurtengo UEUren udako ikastaroen hirugarren astea, eta Nagore Larrazabalek bertatik hitz egin digu. Gure hezkuntza sistemak sistema patriarkala bultzatzen duela esan digu pedagogia feministaren beharra azpimarratuz. Berarekin batera Ibai Fresnedo sexu hezitzailea arituko da ikastaroan. Informazio gehiago ueu.eus gunean. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150713solasnagorelarrazabal.mp3 Deskargatu hemen
Iaz hasitakoa osatzen ari dira egunotan Baionan, Ane Ablanedoren eskutik. Pedagogia osasuntxuagoaren aldeko apustua egiten du, eta horretarako haurren heziketaren moldeak hankaz gora jarri behar dira. Datozen hilabeteetan jarraituko dute gai honekin, Anek kontatu digun bezala. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150710solasaneablanedoueu.mp3 Deskargatu hemen
Gaur hasi da Baionan Helduen euskalduntze alfabetatzea: moldaketa beharra izeneko ikastaroa, bihar bukatzeko. Arkaitz Zarragaren ustez, helduen euskalduntze eta alfabetatzeak egun ekarpen murritza ematen du, eta jakina moldatu beharra dago, pertsonak euskalduntzetik testuinguruak euskalduntzera pasatuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasarkaitzarragaueu.mp3 Deskargatu hemen
Eibarren pasa den astean egindakoari errepasoa eginez hasi da Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduraduna. Gero, bihartik aurrera Baionan izango diren bost ikastaro azaldu du. Eta datorren astean, ekuatorea gainditu bezain pronto, Udako Ikastaroak Eibarrera joango dira berriro. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150707solasidoiatorregarai.mp3 Deskargatu hemen.
Bihar egingo dute ikastaro hori Eibarreko Udako Ikastaroetan. Olaia Larruskain ikastaroko dinamizatzeilak helburuak, edukiak, programazioa eta gehiago kontatu digu, unibertsitatean irakasten den ekonomiari beste ikuspuntu desberdin bat sartzeko. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150702solasolaialarruzkain.mp3 Deskargatu hemen
Astelehen eta asteartean izan da ikastaro hau Eibarren, Ander Altunaren eskutik. Bertan testu zuzen eta egokiak sortzeko lanabesak landu ditu Anderrek, ikasleen parte-hartzea azpimarratuz. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150701solasanderaltuna.mp3 Deskargatu hemen