Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Zaldibarko zabortegiaren inguruko erreportajea landu dute. “Krisia lehertu da Euskal Oasian” deituriko erreportajean zabortegia zabaltzeko egondako mugimendu politikoak aztertu dituzte. Ezbeharra gertatu zenetik instituzioak izandako jokabideen errepasoa egin dute. Bestetik Bi elkarrizketa nabarmendu ditugu Anjel Lertxundi […]

Zero Zabor Bizkaian elkarguneak Zaldibarreko zabortegiaren kasuaren harira hondakinen kudeaketa larria salatu dute Eusko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Miren Basaldia eta Txapo Martinek irregulartasunen berri eman dute, eta beraien eskakizunak plazaratu dituzte.  Argi utzi dute zabortegian gertatutakoa ez dela izan istripu bat. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko erabiltzen dituzten […]