Zero Zabor Bizkaian elkarguneak Zaldibarreko zabortegiaren kasuaren harira hondakinen kudeaketa larria salatu dute Eusko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean. Miren Basaldia eta Txapo Martinek irregulartasunen berri eman dute, eta beraien eskakizunak plazaratu dituzte. Argi utzi dute zabortegian gertatutakoa ez dela izan istripu bat. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinak kudeatzeko erabiltzen dituzten ereduen ondorio larria izan dela salatu dute. Herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko egin diren ahaleginak nahikoak ez direla izan adierazi dute. Fokua zabortegiaren kudeaketa pribatuan jarri dute., adieraziz onura ekonomikoak lortzeko asmoarekin ez direla errespetatu beharrezko segurtasun neurriak. Dena den, Txapo Martinek adierazi du enpresa pribatua izan arren, Eusko Jaurlaritzari dagokiola jarduera eta araudia kontrolatzea.
Deskargatu hemen.