Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa. Zaldibarko zabortegiaren inguruko erreportajea landu dute. “Krisia lehertu da Euskal Oasian” deituriko erreportajean zabortegia zabaltzeko egondako mugimendu politikoak aztertu dituzte. Ezbeharra gertatu zenetik instituzioak izandako jokabideen errepasoa egin dute. Bestetik Bi elkarrizketa nabarmendu ditugu Anjel Lertxundi idazlearekin izandakoa eta Pentsio sistema publiko baten alde. Etika, kritika eta ekonomia liburuaren egilearekin izandakoa.
Deskargatu hemen.