Bilboko Zazpi Katu gaztetxean izandako bertso-jaialdia duzue entzungai azken POTTO saioan. Domekarekin batera, Zazpi Katu Gaztetxearen 12. urteurrenaren aitzakian, bertsozalez lepo izan genuen, bertsolarien kantuak entzuteko prest. Taula gainean izan ziren Xabat Galletebeitia, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi, eta Ainhoa Arregik egindako grabazioa erabilita, Erlantz Ibargurengoitiaren aukeraketa diktatorialean […]