POTTO: Bilboko Zazpi Katu gaztetxean izandako bertso-jaialdia

Bilboko Zazpi Katu gaztetxean izandako bertso-jaialdia duzue entzungai azken POTTO saioan. Domekarekin batera, Zazpi Katu Gaztetxearen 12. urteurrenaren aitzakian, bertsozalez lepo izan genuen, bertsolarien kantuak entzuteko prest. Taula gainean izan ziren Xabat Galletebeitia, Oihana Bartra, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi, eta Ainhoa Arregik egindako grabazioa erabilita, Erlantz Ibargurengoitiaren aukeraketa diktatorialean eta Ibon Burgoaren laguntzarekin, beste inon topatu ezingo dituzuen bertsoak… Bilbo Hiria irratian, primizia mundialean!

Biba el berso!!

Deskargattu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2019ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalista aukeratuta

og. Urt 31 , 2019
Gaur goizean eman du erabakiaren berri epaimahaiak. El cuento de la niña sardina, Sardinita disfrazada, La Carola, Sorgina, Mon Txerri eta La dama del carnaval te observa dira 2019ko Aratusteak iragartzeko sei kartel finalistak. Lan handia izan dute hautaketa egiteko, izan ere, aurten iazko kopurua bikoiztu da: 83 kartel aurkeztu […]

Honekin lotuak