Noizean behin, gai bat hartu eta haren gaineko musika aukera aurkezten dizuegu, Bob Dylanek aspaldi egindako Theme Time saio tematikoen ideia hartuta. Gaurko saioan zubiei buruzko kantuak aukeratu ditugu. Zubiak bi aldeen arteko loturak dira, askotan batasunaren metafora ere bai. Ibaia (Ruper Ordorika), Misty Morning, Albert Bridge (The Pogues), Building […]

Zubiek ibaiaren alde batetik bestera garamatzate; zubiek bereizita eta urrunduta dauden bazterrak lotzen laguntzen digute; zubiek alderdi ezagunetik alderdi ezezagunera igarotzeko bidea eskaintzen digute. Baina igarotze horietan argi izan behar dugu zer zubi gurutzatu, zeren eta, Bertrand Russell filosofoak zioenez, bizitzan deus ere ez baita zailagoa une oro zer zubi […]