KANTA HIZPIDE: Zubiak

Zubiek ibaiaren alde batetik bestera garamatzate; zubiek bereizita eta urrunduta dauden bazterrak lotzen laguntzen digute; zubiek alderdi ezagunetik alderdi ezezagunera igarotzeko bidea eskaintzen digute. Baina igarotze horietan argi izan behar dugu zer zubi gurutzatu, zeren eta, Bertrand Russell filosofoak zioenez, bizitzan deus ere ez baita zailagoa une oro zer zubi pasatu eta zer zubi erre behar dugun jakitea baino. Kanta hizpide honetan zubigintza musikalean arituko gara. Goazen, ba, zubiaz bestaldera. (Argazkia: Jabi Zabala).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POEMA BAT KANTATU DIZUT: Hango bortu gainetarik (Itxaro Borda / Maddi Oihenart)

al. Urt 8 , 2018
Susa argitaletxeak 1998an plazaratu zuen ORAIN liburuko poema da Hango bortu gainetarik, maitasun poema, ohartuko zinetenez, bertso-moldean emana. Maddi Oihenartek, diskoak plazaratzen hasi zenetik Itxaro Bordak bidelagun duen kantari zuberotarrak, Hari Biru deritzon bere bigarren bakarkako diskoan kantatu zituen hitzok. Ostera, ez zuenez poema bere hartan kantatu, poemaren ahapaldi eta […]

Honekin lotuak