Gaur, Gabriel Aresti euskaltegi eta akademiako Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoa, asteazkeneko greba orokorrarekin hasi du Mikel Bujandak. Gero, Aurrekontuak, Eztabaida politikoa eta Zilbetiko basoa komentatu ditu Mikelek. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Van Morrison, Taj Mahal, Lionel Hampton edo Otis Blackwellen kantak entzuteko parada izan dugu. Bigarrenean, Perdo Elias Igartuak Blackwellekin jarritu du, Barrence Whitfieldekin bukatzeko. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, hainbat berri ekarri dizkigu Jon Sanchez Hala Bedi Irratiko esatariak: gaurko greba, Hala Bediren parrilada, Aiaraldean antolatutako ikastaroa eta agenda hain zuzen. DESKARGATU HEMEN
ESK sindikatuko Igor Mera izan dugu gurekin gaurko greba eta horren eraginak aztertzeko. Kalera ateratzeko mila arrazoi direla esan digu, nahiz eta ELAk eta LABek ez konbokatzeak eragin handia izan. Mobilizazioak azpimarratu ditu Igorrek. DESKARGATU HEMEN
Jolas-Zerrenda: 1. BEN E. KING Quizas, Quizas, Quizas 2. THE CONTOURS Do You Love Me 3. EDDIE HOLLAND Leavin’ Here 4. JR. WALKER & THE ALL-STARS Tune Up 5. FRED HUGHES I Keep Tryin’ 6. SAM DEES Lonely For You Baby 7. DON THOMAS Come On Train DR. JOHN: 8. […]
Aitziber Ibaibarriagak egindakoa: 2013ko Aurrekontuak, Murrizketak Udalean, Patakon etxe okupatua eta epaiketak, eta Asteazken beroak komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN!!!
Urriari dagokiona eta azalean Zaloa Ipiña artista multidisziplinarra: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Intxixu ikastolaren 35. urteurrena, Deustualdeko historia pixka bat, “Penadas por la ley” musika taldea, Inkesta eta gehiago, Lur Malleak komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, Baionako bi manifestaziorekin hasi da Pantzo Irigarai: pasa den larunbatekoa eta bihar egingo dutena, alegia. ABren biltzarra ere izan du kontagai, eta bukatzeko Xilaba, Iparraldeko Bertsulari Txapelketa. DESKARGATU HEMEN
Izaki Gardenak deituriko taldearen bisita izan dugu. Bertako sortzailea den Jon Basagurenek taldea aurkeztu eta kantuen istorioak kontatu dizkigu. Sexty Sexers, Neubat eta Akatu taldeetako musikariek osatzen dute taldea; pop, rock eta country musikak dira ardatza. Saio deskargatzeko klikatu HEMEN
