BESTIAK: Angela Davis da bata eta Stuart Hall literatur gomendioak

Bestiak gara Karmela espazio okupatuko  liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu.

Nola pentsatu borroka ezberdinak batera? bi funtsezko autore gomendatzen dizkizugu gaur. Angela Davis da bata eta Stuart Hall bestea.

Davis jada klasiko bat bihurtu da gure hizkuntzan, Katakrakek eta Eskafandrak itzulita dago bere lana eta gurean “Emakumeak, arraza eta klasea” daukagu.

Stuart Hallen kasuan Tranficantes de sueaños-ek itzuli berri du bere “Gobernar la crisis” erreferentziala gaztelerara. Labetik irten berri da.

Estatu Batuetatik Erresuma Batura, 50 urte igarota ere, han bezala hemen, klase,  arraza, eta genero zapalkuntzak eta borrokak ulertzen laguntzen gaituzte.

Animatu beraz, eta etorri hauek eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko berrogeita lauan gaude ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita!

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #366: [Erakuts diezaiegun makinei euskaraz hitz egiten]

al. Abe 4 , 2023
Aste honetan erizaintza ireki behar izan dugu, beraz, Borjak ezin izan du gurekin egon albisteak komentatzeko. Bere ordez, Gaizka izan dugu, Gaming Roomen lankidea. Berarekin, OpenAIko Sam Altmanen kaleratze izugarria eta bere itzulera are azkarragoa komentatu dugu; Europar Batasunak Microsoftek Edge Windowsetik desinstalatzea ahalbidetzeko duen betebeharra; Teslaren aurkako greba suediarra; […]

Honekin lotuak