Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege berriak euskarazko ikaste-eredu orokortua jaso dezala eskatzeko sinadura bilketa abiatu du euskalgintzak hezkuntzako eragile nagusiekin batera. Irailaren 12tik urriaren 15era sinatu ahal izango da eskaera, bi modutara: fisikoki, ikastetxeetan jarriko diren mahaietan, eta online www.euskaragehiago.eus webgunean. Euskalgintzaren Kontseiluak eta hezkuntza komunitateko eragile nagusiek euskarazko […]

Hainbat erakunde ekologista, sozial, sindikal eta auzokidek  dei egin dute irailaren 15ean Bilbon deitutako manifestazioan parte hartzera ,”Deskarbonizazioa orain! Azkarra, zuzena eta behin betikoa” lelopean, erregai fosilei amaiera eskatzeko. Euskal Herrian Europako findegi handienetako bat dugu, PETRONOR-REPSOL, Estatuko enpresa kutsatzaileena eta dirulaguntza publikoen ureztatua. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230912_ekologistak%20martxan.mp3 Deskargatu hemen.  

Elhuyarrek ERRESISTENTE dokumentala egin du antibiotikoekiko erresistente bihurtu diren bakterioen arazoa gizarteratzeko. Dokumentalak planeta osoari eragiten dion arazoa mahai gainean jartzen du ikertzaile, mediku, albaitari eta medikuen testigantzen bitartez. Gaixotu eta osatu direnek ere izango dute ahotsa dokumentalean, edozeini gerta dakiokeela ikusiko da, baina, era berean, arazoari aurre egiteko aukera badagoela erakutsiko da. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230911_bego_zubia_erresistente.mp3 […]

Euskal Herriko hainbat eragilek kezka agertu dute Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrerarekin. Uste dute EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta, euskara, aldiz, zokoratuta dagoela. Hori dela eta, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde gidoia aldatzeko, eta euskarazko […]

Gaizkia, ongia, hutsaltasuna, damua… zein adiera sakonak! Eichmann Jerusalemen, kontzentrazio-esparruak, filosofo emakumeak; hona hemen uda garai honetan gurera hurbildu nahi izanez gero, gai emankor eta oparoak. Horrez gain, Dostoievski irakurtzen zuen ume “normala”, Drakularen odolgosea eta maiteminez bizitako artea. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230629_liburuenerrepublikatxikia06.mp3 Deskargatu hemen.

Urtero irailean ohikoa izaten denez, Bilboko Udalak ostera ere ekin dio Bilboko euskaltegien aldeko kanpainari. “Euskarari baietz” leloarekin, Udalak animatu egin nahi ditu euskaraz ez dakitenak, edo ikasten edo hobetzen jarraitu nahi dutenak, euskararen alde egin dezaten eta izena eman dezaten Bilboko 17 euskaltegietakoren batean matrikula egiteko. kanpaina honekin nabarmendu […]

Irakasleak, penkalariak, irakurleak… zer ote gara?Galdera hauek dakartzate Aitziber, Danelek eta Gaizkok.  Azken txanpan ohiko eta ezohiko deialdiak gaindituz datoz opor aurreko saio honekin. Zenduriko hainbat literaturgileri omenaldia, galdera pozoitsuei erantzuna eta gomendio xumeak izango dituzue eskuragarri. https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/230628_liburuenerrepublikatxikia05.mp3 Deskargatu hemen.