Bertso uriola izan dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko BIRA Kulturgunean izan zen III. Señora sariketaren aurreneko kolpea aletu dugu, eta Bizkaiko Bertsozale elkartearen Udaberriko kanporaketak kontatu-kantatu. Plateruena aretoa bisitatu eta Durangoko saioa zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean) Señora sariketan Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi eta Eli Zaldua pasa dira […]

Udal eta foru hauteskundeei eskaini diote azala,  Xehe-xehe, gerta daitekeenak aztertu dituzte. Net Hurbilaeko gaia komentatu digu Gorka Peñagarikanok  Gernikako bonbardaketaren harira, Kondor Legioaren  berririk ia ez dago Alemanian, eta bukatzeko Nuccio Ordineri elkarrizketa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Indautxu auzoko jaiak hasiko dira bihar, ostiralean. Indautxuko Jai Batzordeak hiru egunetako egitaraua prestatu du eta Bilboko Pentsiodunen Mugimenduak irakurriko du jaiei hasiera emango dion pregoia.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_maialen_indautxuko_jaiak.mp3 Deskargatu hemen.

Herri Urrats, 40. jaiaren atarian gaude, igandean Maiatzak 14 izango da Seaskaren aldeko festa,  ohiko denez Senpereko laku inguruan. Koldo Rodriguez Herri Urratseko koordinatzailearekin berba egin dugu. Seaskak dituen erronken inguruan berba egiteaz gain eguneko egitarauaren errepasoa egin dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230511_koldo_herri_urrta.mp3 Deskargatu hemen.

Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du inoiz egin den ikurrin erraldoiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, eta Baiona daude haren ibilbidean. Josu Etxaburu […]

Gaur aurkeztu du Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Ibialdiko egitaraua. Lau gune izango ditu eta bertan egingo dira kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak. Berrikuntza moduan, aurten datafono bidez ordaintzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_ibilaldia.mp3   Deskargatu hemen.

Gaur aurkeztu dute Esukaozenoa , Euskozenoa kultura astintzera datorren plataforma independentea da, eta euskal nortasunen adierazpen libreak azaleratzea du helburu. Hainbat “artefaktu” erabiliz gizarteratzen du helburu. Ana izan dugu gurean Euskozenoaren nondik norakoak azaltzen. Hurrengo gorpuzteen artean, SOS Arrazakeria eta Dèjavú antzerki taldeak sortutako antzezlana edota Amaia Lejarreta artistaren eta […]

Aspaldiko lagunak dira Maddi Gerriko eta Eli Beraza. Batera ibili izan dira talde gehiagotan, baina orain Muare taldea osatzen dute. Ostegunean, Bilboko BIRA Kulturgunean eskainiko dute kontzertua. Baina, zer da Muare? Nola sortu zuten? Horien eta galdera gehiagoren erantzuna elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230509_muare_taldea.mp3 Deskargatu hemen.