Iñakiren tabernako bertso-bazkariaren laginak entzungai POTTOn, aukeraketa diktatorialean, PRIMIZIA MUNDIALEAN. Potojorran bertso-eskola geriátrico eta Bilbo Hiria irratiaren eskutik, MIHILUZE saioan eskuratutako sosak lagun… Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña kantuan. Eskerrik asko Axier Goñi “xuelto”, Joseba Barandiaran , Guti , Eluska, Abarkas + Ainhoa Arregi ! https://bilbohiria.com/docs2/2023/potto/230426_potto_maiale_egana.mp3 Deskargatu hemen.

Apirilaren 17tik 18ra, ospatu da Orion Feel My Way Kooperatibako ekintzaile gazteek antolatu duten Zuk Zeuk Lehiaketaren ospakizuna. Urtarriletik martxora bitartean, Euskal Herriko 500 gazte inguru aritu dira Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako lehiaketan parte hartzen. Bertan sailkatu diren lehenengo 140 gazteek izan dute aukera ospakizunaz gozatzeko. Aurtengoak formatu berritzailea izan […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaletik abiatuta Gasteizen etxebizitza iruzur baten inguruko erreportajea landu dute. Gasteizko lobby  turistifikatzailearen legez kanpoko negozioak. PPko kide bat tartean,  obra klandestinoak egiten ibili da, guzti hori argitara ekarri dute lehenengoz.  Koldo Izagirreren liburua, aurkeztu berritan duguna. ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ izenburupean, […]

Badira urte batzuk Berbaizuk, Deustualdeko hainbat ikastetxerekin lankidetzan, “Euskararen unibertsoa” lantaldean mikroipuin lehiaketa antolatzen duela. Aurten ere Deustualdeko ikastetxeek parte hatu dute. Liburuaren egunaren aitzakian irratian izan dira Deustuko ikastolako gazteak eta parte hartzaileen ipuinak ekarri dizkigute. Jarraian entzungai dituzue. https://bilbohiria.com/docs2/2023/Ipuinak/07AizkolariaDeustukoikastola.mp3 Deskargatu hemen.

Eskua igeltsuan sartuta izan du Oier Gorosabelek duela gutxi, hezurra apurtu eta sendatzeko prozesua azaldu digu. Hori dela eta, traumatologia eta ortopedia arloetan sakontzeko aukera izan dugu, gure burua ahal denik eta ongien sendatze aldera. Izan ere, askotan frogatu dugunez, ez dago osasun arazoa norberak izatea baino hoberik horretan espezialista […]

Ostegunean Eñaut Elorrietak Fantasia azken lana Arriaga antzokian aurkeztuko du. Gurekin izan da azken lan horren  ingurukoak kontatzen. Gainera Bilboko kontzertuan “Esna kanta”ren inguruko dokumentala estreinatuko dute. Arrigurikin batera sortutako ikus-entzunezkoa da, non Esna kantaren sormen prozesua biltzen duen. Kontzertuan diskoan parte hartu duten musikari batzuk izango dira Iban Urizar […]

Anadoni tetarok ostiralean “Obsoletus” deiturikoa antzezlana estreinatuko du, Aiora Sedano aktorea batu zaigu estreinaldiaren inguruan berba egitera. 2015. Urtean sortu zen taldea,  Anodino taldeak komediaren ildotik jarraitu du umore lotsagabea, azkarra eta gazia bilatuz. Oraingoan lan mugimendua, edo lan gatazka luze baten ondoren hiru langileren arteko harremanak taularatuko dituzte. Pako […]

Estatuei errenta aitorpenaren bidez ematen zaien diruaren parte bat ordaintzeari uko egitea da eragozpen fiskala, orain errenta aitorpena egitean adierazi dezakegu eta beste elkarte bati bideratu gure ekarpena. Estatuek gerraren negozio suntsitzailean gero eta baliabide gehiago erabiltzen dute, eta azken urtean gastu militarraren igoera nabarmena izaten ari da, Ukraniako gerraren […]

Borja osatuta dagoela, aste honek eman dizkigun albiste apurrak komentatuko ditugu. Hasteko, MLBNk streamer ospetsuak eta ikus-entzunezko zerbitzuen emaileak erregistro berean egotea nahi duela esaten dugu, influencer horientzat zer den komentatzen dugu eta egungo legeak ikus-entzunezko komunikazioaren inguruan ezartzen dituen betebeharrei buruz hitz egiten dugu. Ondoren, IA batek pasahitzen erdia […]

Iker Laurobak Literatura eta Musika zikloaren barruan emanaldi bat egingo du Arriaga Antzokian. Musikariarekin batera arituko dira Urbil Artola eta Leire Letu, eta hirukote formatuan Harkaitz Cano, Leire Ugadi, Jon Martin, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi euskal idazle eta bertsolari ezagunekin batera konposatutako abestien errepertorioa eskainiko du. Gurean izan da. […]