Gaizkia, ongia, hutsaltasuna, damua… zein adiera sakonak! Eichmann Jerusalemen, kontzentrazio-esparruak, filosofo emakumeak; hona hemen uda garai honetan gurera hurbildu nahi izanez gero, gai emankor eta oparoak.
Horrez gain, Dostoievski irakurtzen zuen ume “normala”, Drakularen odolgosea eta maiteminez bizitako artea.
Euskal Herriko hainbat eragilek kezka agertu dute Eusko Jaurlaritzak euskarazko kulturaren eta euskarazko ikus-entzunezkoen inguruan duen jarrerarekin. Uste dute EITBren telebista kate eta irratietan gaztelerazko edukiei lehentasuna ematen zaiela, eta, euskara, aldiz, zokoratuta dagoela. Hori dela eta, EITBri galdegin diote euskararen eta euskaldunen hizkuntza eskubideen alde gidoia aldatzeko, eta euskarazko […]