Badira urte batzuk Berbaizuk, Deustualdeko hainbat ikastetxerekin lankidetzan, “Euskararen unibertsoa” lantaldean mikroipuin lehiaketa antolatzen duela. Aurten ere Deustualdeko ikastetxeek parte hatu dute. Liburuaren egunaren aitzakian irratian izan dira Intxixu ikastolako gazteak eta parte hartzaileen ipuinak ekarri dizkigute. Jarraian entzungai dituzue. Maialen eta Larraitzek “Zuhaitzen asmakizuna” ipuina ekarri digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/Ipuinak/01Amaia%20eta%20larraitzeditatuta.mp3 Leirek […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute, tartean Benito Lertxundiren kontzertua Durangon eta bukatzeko txango bat. Entzun! https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230421_irrati_tailerra_rente.mp3 Deskargatu hemen.

Irratiaren magian Harry Potter munduan murgildu gara eta Quidditch kirola ekarri dugu uhinetara (gaur egun, Quadball). Bizkaia Boggarts taldeko Ane Aranguren elkarrizketatu dugu eta Julen Bengoetxea saguaren zale arekin ere solasean aritu gara ( Biba Sodupe power!) Aerobik irakasleak (Iker Gurrutxaga + Jon Garate) , Euska Herria Kirolak elkartearen eskutik […]

Brastakoan joan dira “atseden” egunak, eta Bilbo Hiria irratian bueltan dugu POTTO saioa. Bizkaiko Txorierri bailara bisitatu dugu eta Baserri Antzokian izandako bertso afaria aletu dugu. Iñaki Beitia “Arbildu” gai-jartzaileren aginduetara kantuan izan genuen laukotea: Ane Labaka Etxahun Lekue Enare Muniategi Jone Larrinaga Aitor Sarasua bertsopaper lehiaketara ere hurbildu gara […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin, asteroko kolaborazioan astekariak dakartzanak komentatu ditugu. Silicon Valley Bank-en porrotak eragin duen mundu mailako finantza ekaitzaldia hasi besterik ez da egin. 2008ko krisiaren ondotik kontrolpean behar lukeen bankuen sektorea ez dago inolaz ere horrela: shock ostean araututakoa, gero desarautu egiten da berriz… hurrengo […]

Apirileko zenbakiaren errepasua egin dugu Eñaut Mitxalenarekin batera. Aizu AEKren aldizkaria dugu hilabetekaria eta beti ere elkarrziketa nagusiko protagonista azalera eramaten dute. Apirilean Telmo Irureta aktoreari eginiko elkarrizketa irakur dezakegu besteak beste. Irabazi berri du aktore berri onenaren Goya saria. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230417_aizu_enaut.mp3 Deskargatu hemen.  

Musika sektorearen erronken inguruan berba egin dugu. Musikari eta teknikarien lan baldintzak, herri kulturaren merkantilizazioa eta festibal erraldoietako kritikari helduz. Agenda sindikalarekin  abiatu dugu saioa, azkenean Novaltiaren greba ez dugu aipatu, greba luzearen ostean akordio lortu dute. Ala ere hurrengo egunetako deialdien errepasoa egin dugu. Gai monografikoa hasteko Myriam Miranda […]

Gaurkoan eman berri diren sarien ingurukoak ekarri ditugu. Ttantakeren Sexberdinak antzezlana izan dugu hizpide, izan ere Antzerki taldeak produkzio lan onenaren saria jaso du Sexberdinak obragati , eta musikariak, berriz, konposizio onenarena Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunagatik. Bilboko La Dramatica Errante konpainiak bi obra zituen Max sarien lehian, […]

Udaberriko SORMENE ostegunean abiatuko da Galdakaon. Sormene  lau lan–ildoetatik ( sormena–plazak–komunikazioa–transmisioa) 2021 eta 2022ko edizioetan TRANSMISIOA ildoan sakontzea erabaki genuen. 2022ko udazkenean, Transmisioa ildoaren baitan, Amatasuna, sorkuntza eta euskara jorratu genituen. Aurten, zaintza hartu gura dugu gogoetagai eta sormenerako pizgarri. Amatasunari, sorkuntzari, euskarari eta transmisioari erabat loturik baitago zaintza. Egitarau […]