Abiadura kontzeptuaren inguruan aritu da gaurkoan Iñaki: “Mundu azeleratu honetan pobrezia handitzen ari da”. Batzuk Martera begira dauden bitartean, horrek eskatzen duen dirutzarekin (gure planeta galdutzat emango dute agian), lagun asko goseak hilik daude Lur planetan. Abiadura handiko trena, aurrekontu igoerak eta arazo teknologikoak tarteko, oso atzerapen handiarekin, abiadura motelean […]

Argia astekariaren errepasua egin dugu. Azaletik abiatu dugu bertan Usurbileko ekimen baten berri eman digute.”Nola zainduak izan nahi dugu? Eta nola nahi dugu elkar zaindu?” Galdera horiei tiraka, zaintza kontzeptuaz eztabaida sakonak ematen ari dira Usurbilen, zaintza-eredua herri mailan aldatzeko. Anjel Lertxundi eta Alex Gurrutxagari elkarrizketa aipatu dugu eta bukatzeko […]

Pentsiodunen mugeminduak 5 urte betetzen ditu mobilizazioak egiten. Uratrrilaren 16an jai giroan ospatuko dute Euskal Herriko plazetan. Bostu urtetan lortutakoa ospatu nahi dute izan ere 2018tik 250 astetan kalera atera dira, eta ehunka izan dira bizitza duina aldarrikatzeko egundako protestak. Gaurkoan azken bost urtetan lortutakoa azpimarratzeaz gain oraindik borrokan jarraitzeko […]

Gaurkoan ez ohiko gaia ekarri digu Oier Gorosabel fisioterapeutak. Hesteen paralisiaren inguruan mintzatu zaigu. Kirurjia baten ostean gure gorputzan geldialdi teknikoa egiten du eta horrek idorreria eragin dezake, edo minak, baina ez dela larritzekoa azpimarratu digu, izan ere gorputzak berez jartzen du ondoren sistema martxan berriz ere. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230111_oier_hesteen_paralisia_kirurgia_ondoren.mp3 Deskargatu hemen.

Aurreko astean plazaratu ziren datuak, 2022 urtea inoizko urte beroena izan da. Beroa eta lehorra. Horrelakoa izan da 2022. urtea, Euskalmetek eta Aemet Espainiako Metereologia Agentziak ondorioztatu dutenez. Atzo Copernicus Europako Batasunak Lurra behatzeko duen programak datuak plazaratu zituen eta Europako inoizko urterik beroenetan bigarrena izan da 2022a. Klima larrialdia […]

“Euskalia” nobela izan dugu bide lagun, Mikel Alcarez Sarriegiren lehen nobela da. 2021ean Agustin Zubikaria beka jaso eta abenduan Elkar argitaletxeak plazaratu du. XXII. mendean euskaldunek gidatzen dute unibertsoko hamaika gailaxia, ehunka mirendade eta hamaika planeta gobernatzen dituzte, ongizate maila ikaragarriarekin. Baina bada handitasun horren kontra egin nahi duen Muturgogor […]

Abenduan 25 urte bete zituen euskalgintzaren kontseiluak, Durangoko San Agustinen ekitaldia egin eta idazkari nagusia berriaren hitzak entzun genituen. Paul Biabaok Idurre Eskisabeli pasa zion lekukoa. Argi hitz egin du idazkari nagusi berriak; “Euskarak politak behar ditu, Hizkuntza politika sendoak”. Baina ezer gutxi aldatu denaren sentzazioa dugu, izan ere urtarrilaren […]