Badira urte batzuk Berbaizuk, Deustualdeko hainbat ikastetxerekin lankidetzan, “Euskararen unibertsoa” lantaldean mikroipuin lehiaketa antolatzen duela. Aurten ere Deustualdeko ikastetxeek parte hatu dute. Liburuaren egunaren aitzakian irratian izan dira Deustuko ikastolako gazteak eta parte hartzaileen ipuinak ekarri dizkigute. Jarraian entzungai dituzue.
Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaletik abiatuta Gasteizen etxebizitza iruzur baten inguruko erreportajea landu dute. Gasteizko lobby turistifikatzailearen legez kanpoko negozioak. PPko kide bat tartean, obra klandestinoak egiten ibili da, guzti hori argitara ekarri dute lehenengoz. Koldo Izagirreren liburua, aurkeztu berritan duguna. ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ izenburupean, […]