Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaletik abiatuta Gasteizen etxebizitza iruzur baten inguruko erreportajea landu dute. Gasteizko lobby turistifikatzailearen legez kanpoko negozioak. PPko kide bat tartean, obra klandestinoak egiten ibili da, guzti hori argitara ekarri dute lehenengoz. Koldo Izagirreren liburua, aurkeztu berritan duguna. ‘Zaldi bat ihes garrezko zelaian’ izenburupean, 89 kronika bildu ditu 1869tik 2000ra artekoak. Paolina Albani Guatemalako kazetaria da, Euskal Herrian izan da bisitan. Buru-belarri dabil azterlan batekin: herrialdeko lakurik handiena kutsatu zuen meatzaritza enpresa errusiarrak eta gobernuak egindako basakeriak argitaratu ditu.
Deskargatu hemen.