KIROL ESKIROL saioan gasolina usaina ere maite dugu. Gaur UNIRAID izeneko rally solidarioa ezagutu dugu Gorka Albizuren ahotan eta Dakar mundua ekarri digu Txomin Arana pilotuak. Kolaboratzaileen zuhaitza astindu eta fruta handiak heldu dira. Aerobikeko irakasle Iker Gurrutxaga eta Jon Garate; Euskal Herria Kirolak elkartearen eskutik Clara Villalantek urtarrilean Valentzian […]

Datorren astelehenean, otsailak 6, 3 urte beteko dira Zaldibarko zabortegia erori zenetik. Bi langile, Joaquin eta Alberto, hil ziren eta Euskal Herriko ingurumen luizirik handiena eragin zuen hondamendia izan zen. Ekologistak Martxan erakunde ekologistak uste du oraindik ere beharrezkoa dela hondakinei eta horien kudeaketari buruz hitz egiten jarraitzea.Ekologistak Martxan-ek Zaldibarko […]

Erreportaje nagusia Argia astekariak Osakidetzaren egoeraren ingurukoa izan da. Osakidetzaren gainbehera, egiturazko arazoak ditu. Donostia Ospitaleko zerbitzuburuen protestak, Basurtoko ospitalean  bihotz kirurgia Gurutzetara eraman nahi dutela, itxaron zerrendak…. Aspaldiko zauriak dira, arazoa handitu da, baina betiko kontua da. Esku pribatuek kudeatzen dute gure osasuna, osasun publikoa gainbeheran dago; hiru gai […]

Irakurzaletasuna eta euskararen erabilera bultzatzea du helburu Elkar Fundazioak deitutako Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren 15. edizioak. Lanak aurkezteko epea apirilaren 20ra arte egongo da zabalik. Borja Goitia solastatu da gurekin eta lehiaketaren xehetasunak ekarri dizkigu. Ipuin ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu eta komikia edo bineta sortu beharko dute parte hartzaileek. Esti […]

2022an, 2 milioi pertsonak baino gehiagok gozatu zuten Azkuna Zentroaren zerbitzuez, eta parte-hartzearen errekorra hautsi zen. “Ahots bat Erausorentzat. Trans Garai Baterako Epilogoa” erakusketa Zentroaren historiako ikusiena izan zen, 27.000 bisitarekin eta, udan, 40.000 pertsona baino gehiago bildu ziren erakusketa-proposamenetara. Azkuna Zentroak 2023rako programazioa aurkezten du, 200 jarduera baino gehiagorekin […]

Antzerkia izan dugu mintzagai Alain Lersundi aktorearekin, izan ere, ostegunean Lautan Hiru antzerki jaialdia abiatuko da Zazpi Kaleetan, hilabetez hainbat antzezlan eskainiko dira ostegunetan, alde zaharreko hainbat espaziotan, antolatzaileekin berba egin ostean Lersundi gonbidatu dugu, ostegunean jaialdian Nire zigilua pieza eskainiko baitu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/230131_piper_lautanhiru.mp3 Deskargatu hemen.

2022an, Euskal Kontsumitzaileen Alkarteak 693.000 euro berreskuratu ditu bere bazkideentzat, 2017. urteaz geroztik finantza-erakundeei jarritako 2.500 demanda baino gehiagoren ondorioz. Halaber, 1.710.000 euro eskuratu dira guztira. Demanda horiek zoru-klausulak aplikatzearen ondoriozko bidegabeko kobrantzari, hipoteka eratzeko gastuen ordainketari (notaritza, erregistroa, kudeaketa eta tasazioa), irekiera-komisioari, revolving txartelei (abusuzko interesa aplikatzen dutenak), phisingari, […]

Auzoa elkarteen federazioak Osasun publikoaren aldeko protesta deitu du. 2023an, urtean osasun publikoa desegiten ari direla. Gizarte, auzo eta sindikatu eragileek ohartarazi digute orain dela edo inoiz ez. Osasunaren pribatizazioa gelditu behar dela, osasun pribatua ordaindu ezin duten pertsona askorentzat aukera bakarra delako. Kalera irteteko unea dela azpimarratu dute, Erabiltzaile […]

Sarean Zehar saioaren edizio honetan, gure ‘Komediaren Kluba’ berreskuratuko dugu, bereizmen handiko LTD emisioen derrigortasunaren atzerapenaz hitz egiteko. Googlen eta Microsoften iragarritako kaleratzeak, egile-eskubideak izan ditzaketen IAk sortzen dituzten edukien inguruko salaketa eta Polizia Nazionalaren aurpegi-errekonozimendurako sistema berria ere aipatuko ditugu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa […]