Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute. Zinema aretoan abitu dugu agenda, “20.000 especies de abejas” filma ikusteko proposamena ekarri dugu. Estreinatu aurretik arrakasta handia lortu duen filma da; izan ere, Berlinalen bi sari eskuratu zituen eta horietako bat izan zen Sofia Otero neskato protagonistak irabazitako antzezpen onenaren Zilarrezko Hartza. “Yo fui a EGB” ikuskizuna ere gomendatu dugu eta bukatzeko Zea Maysen kontzertua aipatu dugu.
Deskargatu hemen.