Amama 2015ean Asier Altunak zuzendutako euskal filma da, eta gaurko zinema tartean Ane Urkiolak aztertu du. 2015eko Donostiako Zinemaldiaren sail ofizialean parte hartu zuen eta Euskal Zinemaren Irizar Saria jaso zuen. Bi munduren arteko talka erakusten digu, belaunaldi ezberdinen arteko harremanak. Familia bat, bi mundu. Jatorri bat, bi norabide. Baserria […]
Arriaga Antzokian ostiralean estreinatuko da Erresuma/Kingdom/Reino antzerki-ekoizpen berria. Calixto Bieitok zuzendutako proiektu honek bi muntaia ditu, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz. Lehenik, euskarazko bertsioa estreinatuko da, Bernardo Atxagak egokitu duena, Larrakoetxearen testu batzuetatik abiatuta. Ostiral honetan estreinatuko da, otsailaren 11n, 19:00etan. Emanaldi bana egongo da ere larunbatean, hilaren 12an, eta […]
Bilboko Udalak eta Ecovidrio eta Ecoembes entitateek, aurten ere, “BIRZIKLATU!” kanpaina egingo dute, Bilboko gazteak ohartarazteko etxean eta eguneroko bizitzan hiri-hondakinak birziklatzearen garrantziaz. Aurreko aldietan zer arrakasta izan zuen ikusirik –iaz, parte hartu zuten ikastetxeek 10etik 8,92 kalifikazioa eman zioten–, hiru entitateek ostera ere bildu dituzte indarrak ekimena abian jartzeko, […]
Lur eta Ilargik irratirako bidean iskanbilatxo bat izan eta amamari guzti-guztia kontatu diote. Emozioen kudeaketaren inguruan egon dira solasean eta oso interesgarria izan https://bilbohiria.com/docs2/2022/gaurezdagoeskolarik/220203_gaurezdagoeskolarik_sumendi_bat.mp3 Deskargatu hemen.
Bilboko Konpartsak gaur goizean adierazi dute 2022ko jai-urtea Nagusia* egitea erabaki dutela. Azken bi urteotan ezohiko egoera bizi izan dugu eta horri buelta emateko asmo sendoa dutela azpimarratu dute “Irria, poztasuna eta jaiak berreskuratzeko urtea da aurtengoa, horrexegatik 2022a Nagusi* egingo dugula”. Konpartsok irailean hasi gien aurtengo Aratusteak, Txosnaganerako mendi-martxa, […]
Beste bala bat prestatu dugu Kirol Eskirol saioan, Bilbo Hiria irratiak duen kirolaren lubakian. Kirola eta euskara edo euskara eta kirola gaia aztertu dugu wikipedia bizia den kazetari handiarekin: Pedro Mari Goikoetxearekin Tertulia bizia, musika eta kolaboratzaile-sarearen ekarpenak (Iker Gurrutxaga eta Vitor Beaskoetxea) ditugu entzungai, elkarrizketa mamitsuen laguntzaz ( Union […]
Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa […]
Santa Ageda bezpera honetan, ohiturekin jarraituz kantu kantari ibiliko gara. Usadio zaharrei eutsiz, Garaizarko Matsorriak abesbatza kalez-kale ibiliko da Santa Ageda bezperan, ohiko koplak abestuz. Arratsaldeko zazpietan hasiko dute ibilbidea Kirikiño Ikastolaren atarian, Gabriel aresti euskaltegiko ikasle eta irakasleak ere kantuan aterako dira gaurkoa 13:;00etan hasita arratsalde osoan zehar eskean […]
Saioa abiatzeko azken egunetan izango diren mobilizazioa eta deialdien errepasoa egin dugu agenda sindikala errepasatuz. Espainiako kongresuan lan erreforma onartu berri da, justu lortu dute aurrera ateratzea, Roberto Uriarte Podemoseko diputatua elkarrizketatu du Jon Bernat Zubirik. Argiako tartean Mikel Garcia kazetarian Britainia Handian lau egunetako lan astearen inguruko artikulua ekarri […]
Elvis Costellok The Imposters bere konfidantzako hirukotearekin, The Boy Named If disko berrian 13 abesti kementsu bildu ditu, aintzinako bere grabazio onenetan rock eta soul sutraiekin lotuak. Entzun ditugunak: What If I Can’t Give you Anything But Love, My Most Beautiful Mistake, Paint the Red Rose Blue, The Boy Named […]
