HAUXE GURE LURRA: Baso borroka tajuz

Gaurkoan Josuk polemikoa izan daitekeen gaia ekarri du baina borroka ekologista ganoraz egitekotan kontuan hartzekoa. Baso borroka aipatu genuen lehengo saio batean, eta, Arratiako ekintza iraultza txikien akanpadaren baitan egin zen ekintza baten argazkiarekin ilustratu genuen. Ekintza hartan eukaliptoak erauzi eta aritzak landatu zituzten ekintzaileek, bi ekintza batera: mendiko lur eremu batean desobedientzia sinbolikozkoa lehena, aritzak landatzea eta eukaliptoak erauztea bestea. Abangoardismoaren kritikak agertu ziren (abuztuan aritzak landatzeak zentzurik ez duela alde batera utzita), bertaratutako batzuek ez omen zituztelako aurretik jakin ekintza bikoitz horren nondik-norakoak. Josuren iritziz, desobedientzia edo sabotaia ekintza bat planteatzen denean, sortuko dituen kontraesan posibleak eta atzetik etorriko diren ondorioak aurretik kontuan hartuta eta onartuta egin behar dela, tajuz egitekotan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #164: Ruper Ordorika, Maleza/Sastraka, Don Inorrez, Sofa, Niña Coyote eta Chico Tornado, Vulk, NeOna, Occhi di Farfalla

ar. Api 26 , 2022
Egun hauetan, Hautsi da Anphora disko gogoangarriaren “berraurkezpena” egiten ari da Ruper Ordorika, disko hartan Bernardo Atxagaren poemak erabili zituen Ruperrek eta diskoa ikoniko bilakatu zen. Gaur, aitzakia horrekin gure saiora ekarri ditugu bertako bi abesti. Jarraian beste poeta baten testuetan oinarritutako beste abesti bilduma bat: Maleza/Sastraka. Peio Lizarralderen testuak […]

Honekin lotuak