Udaletxeko biribilguneko bide gorriak zer esana ematen ari da azken egunetan. Hainbat txirrindularik sare sozialetan salatu dute bidegorriak duen arriskua, izan ere auto askok ez du bidegorriaren preferentzia errespetatzen. Biziz Biziko kide bati udaltzaingoak 200 €ko isuna jarri dio zabarkeriaz gidatzea egotzita, telebista kate batentzat udaletxeko biribilgunearen arriskuak grabatzen ari […]
Zirkozaurrek Haztegia Egoitza Artistikoak 2022 deialdia kaleratu du. Zirkuko profesionalentzat Hautatutako konpainiek, gehienez 10, 1.000 euroko laguntza jasoko dute Zuzendaritza eta sormen-egonaldiaren ondoriozko gastuak. Xehatasunak ekarri dizkigu Zirkozaurreko leire Garciak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220203_leire_zirkoaurre.mp3 Deskargatu hemen.
Zer ekarriko du 2022. urteak urbanismoaren eta arkitekturaren arloetan? Ula Iruretagoiena arkitektuaren arabera, bi berrikuntza datoz, post-pandemiaren markoan ulertu daitezkeenak: alde batetik, NextGenerationEU europar funtsak eta bestetik, kalitatezko arkitekturaren lege proiektua. Hauek izan ditugu hizpide, izan ere, 2030 Agenda eta agenda urbanoa Europako parlamentuan definitu dira, eta horretarako diru inbertsio […]
Askotariko eragileak bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak gaur Bilbon Urteko irakurketa izeneko ekitaldian, 2021ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertu eta 2022ko erronkak aurkezteko. Kontseiluak hiru gai azpimarratu izan ditu 2021eko gertakariei dagokienez: administrazioko langileen hizkuntza-gaitasuna jomugan egon izana, hezkuntzan zabaldutako aukerak eta ikus-entzunezkoen eremuan egindako lanketak. Bestalde, botere judizialaren […]
2022ko lehenengo saioan hizkuntzaz aritu gara. Feminismoa eta ez bakarrik feminismoan erabiltzen ditugun esamolde eta kontzeptuei kritika egingo diegu. Erabiltzen dugun hizkuntza ez da neutroa, eta zerbait izendatzeko termino bat aukeratzen dugunean badakigu karga ideologikoa duela. Feminismoak termino berri asko asmatu ditu gizartean bizi ditugun zenbait arazoz eztabaidatu ahal izateko. […]
Pasadena sortu dute Libe Garcia de Kortazarrek eta Jon Basagurenek, eta izen bera duen diskoa atera. Giro iluna iradokitzen duten zortzi kantu bildu dituzte, larunbatean Ondarroan aurkeztuko dute zuzenean. Piperpolisera etorri dira gaur. Proiektu bateratuetan lanean denbora daramaten bi artistak. Liberena kasu, bi disko izugarri utzi dizkigu “Ihesaldi handia” rekin […]
Beste urte betez gazteentzako Harrapazank programa martxan da. Ekimen hau 10 eta 18 urte bitarteko adingabeentzat da, eta hiriko barrutietan gauzatzen da, euskararen erabilera sustatzearren gazteenen aisialdiko lekuetan eta tarteetan. Aurrez aurreko jardueretan eta tailerretan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea www.harrapazank.eus webgunean, gaur hasi eta otsailaren 28ra […]
Parte-hartzearen bidez auzotarren beharrizanak lehenetsi nahi ditu Udalak, zenbait baliabideren bitartez beren iritzia jasota. Talde eragile bat eratu da, honako kolektibo hauekin: NEVIPEN, Galtzagorri, Pikara Magazine eta Berdintasun Sailaren ordezkariak. Ekarpenak egingo dituzte, eta ekintzak kontrastatzeko lana ere bai. Ahalduntze-eskola emakumeen elkargunea eta prestakuntza-tokia izango da. Ikasteko aukera eskaintzeaz gain, […]
Saio honetan Kirol Eskirol programan egin dugun agerpena komentatuko dugu, hasteko. Geroago, Europar Batasunaren planak birpasatuko ditugu, baita Telefonicaren kobrearen salmentak eta Gobernuaren Batzorde Nazionalen aktibitateak ere. Bukatzeko, TituLOL! Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean328.mp3 Deskargatu hemen.
Hegazkin taldeak irekiko du gaurko saioa. Euren soinu sintetikoek 80 urteko oihartzuna badute, baina gaurkotuak, dotorezia handiz. Haize Beltzak du izena euren azken grabazioa. Bertatik bi abesti. Telmo Trenor DJak Z8rtziko izeneko diskoa kaleratu berri du. Testura musikalak, giro sonoroak, egoera animikoak. Disfrutatzeko. Jon Maia hurrengoa. Urte hauetan guztietan musikari […]
