LANAREN EKONOMIA: Novaltiako langileak 1000 egun baino gehiago greban

 

Saioa irekitzeko, datozen egunetan sindikatu eta herri mugimenduek deitutako mobilizazioen errepasoarekin abiatu dugu; agenda sindikala Eki Etxebarriak ekarri digu. Novaltiako langileek 1000 egun daramatzate greban, dagoeneko Europako greba luzeena bilakatu da. Novaltia eta langileen gatazka ulertzeko Mikel Etxebarria izan da gurean, ELA sindikatuko ordezkaria. Jon Bernat Zubiri ekonomilariak etxebizitza eta Soldaten bilakaera aztertu du. Argia astekariaren atalean  Iñaut Gonzalez de Matauko kazetariak Espainiako eta Marokoko gobernuak bi estatuen arteko ur-muga negozioen inguruan mintzatu da.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #334: [Elon Muskek gertu du Twitter erostea]

al. Api 25 , 2022
Edizio honetan berriro ere izango dugu Elon Musk protagonista, Twitter-ekin izan dituen azken mugimenduak tarteko. Geroago, Europar Batasunak dituen aurpegi-errekonozimendu sistema ezartzeko planak azaldu ditugu. Bukatzeko, beste berri txiki batzuk, berri azkarrak eta TituLOL. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]

Honekin lotuak