Gaur Ilargi eta Lur, lurrean topa dituzten kolorezko hostoak biltzen etorri dira. Urtaroei buruz hitz egiten eman dute goiza. Zein da zure urtarorik gustokoena? https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/211023_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Lau kantutako EPa argitaratu berri du Afrika Bibang kantariak. “ispiluaren aurrean” deituriko lanean emakumeak ahalduntzeko kantu egin du, sare sozialen ingurukoa, esaterako. Lau abestiz osotutako EP-a, soul eta R&B doinuak protagonista dira. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_afrika.mp3 Deskargatu hemen.
Kirolaren lubakia dugu KIROL ESKIROL, Bilbo Hiria irratiaren uhinetan. Gaurkoan piragua mundua aztertu dugu, eta bidaian lagun izan ditugu Ander Elosegi eta Maialen Chourraut olinpiar kirolari handiak. Estudioko tertuliara Mikel Bengoetxea hurbildu zaigu, Plentziako piragua elkartearen ordezkari. Notizietarako tarterik ezin ezkutatu, eta Victor Beaskoetxea lagunak pilotaren kronika ekarri dugu (frontoi+furgol). […]
Basoak bizi behar duela esan genuen aurreko saioan eta, gaurkoan, aktibismoaz mintzatu gara. Proiektu txikitzaileen aurkako ekimen ekologistek basoen aldeko ekintzak egiten dituzte, Baztanen hondeamakinak geldiaraziz edo Ingalaterran misilak desobedientzia zibil baketsuaren bidez eragotziz. Ekosabotaje ekintzak ere egin eta egiten dira, Itoizko urtegiaren lanak geldiarazteko duela 25 urte egindakoa, edo […]
Edertasuna zer den norberak du buruan, azalaren sentikortasunean, eta agian, bizi duzun momentuaren araberakoa ere izan daiteke, horregatik zaila izaten da bat egitea horretan, baina musikak bide hori, partekatze hori samurrago egiten duelakoan nago. Lehenbiziko taldea erabiliko dugu tesi hau frogatzeko. Taylor Vick-ek Boy Scouts ezizenez aurkezten ditu bere abestiak […]
Audience taldeak Tolesdurak aurkeztuko du larunbatean Kafe Antzokian. Ekainean plazaratu zuten bilduma bikoitza eta, gaurkoan, taldeko Gaizka Insunza izan dugu gurekin. Audiencek 20 urte bete ditu eta ibilbideaz berba egiteko aukera izan dugu. Diskoak entzunaldi bat baino gehiago merezi du eta bertan harribitxi bat baino gehiago topa dezakegu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211021_Audience_gaizka.mp3 Deskargatu […]
Saio handia, gaurkoa! Urriaren 17an, Urdulizko Mentxakane baserrian izandako bertso-bazkariaren bala gozoak ekarri ditugu gaurko saioan (beti ere kantu hautatuak). Kantuan 3 bertso eskola izan ziren: Pirata, Potojorran eta Taket. Tartean, 6 bertsolari: Maddalen Markaida eta Jon Etxebarria’txontxe’; Mikel Galartza eta Ana Picallo; Mikel Goiriena eta Ibon Larrazabal “Larra”. Lurraldekako […]
“Kolonbia, Venezuela eta Hernaniren artean ezagutzak eta esperientziak partekatuz. Berdintasuna, sexu-eskubideak eta migrazioak” izenburua duten jardunaldiak izan ditugu hizpide Amaia Urrejola eta Ane Ortiz sexologoekin. Mundu Berriak Gobernuz kanpoko erakundeko kideak dira biak, sexu eskubideen defentsa eta sexu aniztasunaren defentsa egiten duen elkartea, 2008an abiatutakoa. Urteko ekitaldirik garrantzitsuenetakoa da hau […]
Oinaren sostengua hiru puntu nagusik osatzen dute: behatz lodiaren basea (metatartso-falange artikulazioa, zehatzago esanda), behatz txikiaren basea eta orpoa. Hiru puntuok eraikin sendo baten habeak bezalakoak dira, eta oinaren egitura guztiak habe horien artean zabaltzen diren gangen gainean daude. Baina eliza gotikoen arkuak harri sendoen gainean bermatuta badaude ere, hezurrak […]
ATX teatroak 10 urte bete ditu eta antzezlan berri batekin dator: Lubaki lainotsua. Izen gabeko gerraren lubaki batean, soldadu beterano bat dago, bakar bakarrik, beste sasoi bateko gerlaria. Bat-batean, zorioneko (edo zoritxarreko) egun batean, soldaduaren mundua hankaz gora jarriko duen gutuna jasoko du, postari gazte baten eskutik. Gutun horrek bakoitzaren […]
