MUSIBLA #163: Big Thief, Sastraka/Maleza, Frikun, Empty Files, Julia Jacklin, Piztiak

Saio honetan behin baino gehiagotan entzun dugu Big Thief taldea, Adrianne Lenker-en ahotsa eta euren soinu organikoa maite ditugu. Dragon New Warm I Believe in You du izena azken grabazioak eta ez dizu kale egingo, taldearengandik espero duzun guztia emango dizu. Pello Lizarralderen zenbait testuetan oinarrituta disko liburu berezi bat aurkeztu dute Sastraka/Maleza izenarekin. Testuetatik koadroak, argazkiak eta abestiak egin dituzte. Abestien ardura Don Inorrez-ek hartu du, hots, Imanol Ubeda. Hurrengo gonbidatuak Baionatik datoz, Frikun taldekoek musika afrikarra maite dute. Horrelako soinuekin eraiki dute euren bigarren diskoa: Ezerezko Herria. Emaitza erritmikoa. Bilboko Empty Files taldeak euren bigarren diskoa kaleratu du jada, Lost Files izena jarri diote grabazio berriari eta lehenengoan ez bezala, oraingoan instrumentala da emaitza. Soinu ilunak, elektronikak eta soinu organikoek bat egiten duten bidegurutzea. Duela urte pare bat The Ooz diskoa kaleratu zuen King Krulek. Disko horretan lortzen diren giroak kateatu gintuen, ilegurizko soul berri bat (?), ez nuke jakingo non kokatu. Disko ederra dena den. Australiatik dator hurrengo gonbidatua. Julia Jacklin-ek 2019an atera zuen Crushing diskoa eta bertatik bi abesti, diskoaren giroa ulertzen laguntzen dutenak. Bukatzeko, Piztiak taldea ekarri dugu. Orain euren 30. urteurrena ospatzeko XXX izeneko diskoarekin agertu dira. Diskoan euren ibilbidean mugarri izan diren abestiak bildu dituzte eta gaurkoan Ordu Bete abesti zoragarriarekin agurtu gara.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Piperpolis: Lorelei taldearen ekografia egin dugu Asier Serranorekin

al. Api 11 , 2022
Lorelei taldeak Ekografiak disko berria atera du, 22 urte eta gero. Non zabiltza kantuarekin abiatu dugu saioa,  Asier Serreno gonbidatu dugu. 2020ean eskenatokietara bueltatu eta hiru kontzertu eman zituzten baina oraingoan buelta kantu berriekin dator. Minetik sortutako kantuak dira baina ukendua ere izan dira mina baretzeko. Kanta batzuk oso intimoak […]

Honekin lotuak