Milaka lagun Bilbon tipi-tapa Korrikarekin bat eginda, atzoko saio berezia entzungai

Milaka eta milaka herritarrek egin zuten bat euskararen aldeko lasterketarekin. Arratsaldez, 19:30ean iritsi zen Bilbora Korrika 22, eta irudi ederrak utzi zizkigun, jende uholdea izan baitzen, tipi-tapa euskararen aldeko pausuak emanez, hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea aldarrikatzen. Ekintza lasterka ibiltzea izan zen, baina hitza,  gure hizkuntza nagusi izatearen aldarri argia egin zuen lasterketak Bilbon. Lau ordu egin zituen Korrikak Bizkaiko hiriburuan, Elorrietatik sartu eta Zorrotzatik irten arte. Zuzeneko jarraipena egin genuen, Bizkaia Irratia eta 97 irratiarekin elkarlanean. Auzoz auzo, Korrikaren ibilbidean herritarren ahotsak jaso genituen. Hemen duzue saioa osorik entzungai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa

og. Api 7 , 2022
Bertsoaren lubakian, beste saio bat dugu airean Bilbo Hiria irratian. Martxoan eta otsailean izandako saio bi eskaini ditugu, aukeraketa diktatorialean: Zornotzako bertso-derbya eta Deustuko jaietako saioa. Hamaika bertsolari (asko ez, 10+1), bi gai-jartzaileren esanetara, bi saio handitan. Deustu eta Zornotza bertsoz blaitu ziren otsailean eta martxoan; ale preziatuenak dituzue entzungai. […]

Honekin lotuak