Mria Rivero kantari eta sortzailea etorri zaigu, bere ibilbidean lan berri bat gehiru du. Gaur bertan bakarkako hirugarren lana aurkeztu du “Bilau” deiturikoa. Urte bete ibili da lan honetako kantuak sortzen. Bilau ez da soilik abesti bat, Maria Riverok dionez diskoaren arima bera da. Leire Ugadik idatzitako idatzak dira. Diskoa […]
Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, […]
Gaurko saioan, lehenengo gonbidatua Buzz Kull izan da. Australiatik dator, eta bere musikan 80ko hamarkadako post-punk eta elektronika nahasten ditu. “Truly Madly Deeply” eta “Darkness” abestiekin atmosfera hipnotiko eta ilunetan murgildu gara. Jarraian, Victories at Sea talde britainiarraren In Memory Of diskoa ekarri dugu. Taldea Birmingham hirian sortu zen eta […]
Azaroaren 13an mobilizazioa deitu dute Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian “erresistentzia” egiteko. Batu Elkarlaguntza Sareak salatu duenez, Cerberus putre-funtsak bi bizilagun kaleratzeko prozesua abiarazi du Basauriko Agirre Lehendakaria kaleko 82. zenbakian. Egoera horren aurrean, sindikatuak mobilizazioa antolatu du datorren azaroaren 13rako, “erresistentzia eta elkartasuna” aldarrikatzeko. Baturen arabera, beren helburua alokairu […]
Aste honetan hiru gai nagusitan zentratuko dugu programa. Lehenengoa OpenAI da, azkenean irabazi asmorik gabeko erakundea izateari utzi eta enpresa pribatua izango dena. Bigarrenik, Chat Control 2.0-ri buruz hitz egiten jarraituko dugu, eta azpimarratuko dugu Danimarkak baztertu egin duela mezularitzako aplikazioen enkriptazioarekin amaitzeko proposamena. Halaber, Italiak adinari buruzko egiaztapena eskatuko […]
Gaua, Paul Urkijo zinema zuzendari gasteiztarraren hirugarren film luzea Azaroaren 14an iritsiko da aretoetara. Aurretik Fant jaialdiak emanaldi berezia antolatu du azaroaren 12rako. Urkijoren aurreko lanen antzera -Errementari (2017) eta Irati (2022)- fantasia eta errealitate historikoa uztartzen ditu Gaua filmak ere. Oraingo honetan, XVII. mendean girotutako euskal mitologiaren gauaren munduan […]
Euskalgintzaren Kontseiluaren deialdiarekin bat eginda, euskalgintzako eragile nagusiak eta erreferentziazko euskaltzaleak bildu ziren ostegunean Arantzazun. Bertan, “Euskaltzaleon garaia da” manifestua aurkezteaz gain, adierazpen sendoa egin zuten: iritsi da berriro ere euskaltzaletasuna lehen lerroan jartzeko eta euskararen aldeko pizkunde berri bati bide emateko garaia. Abenduaren 27an Bilbao Arenara joateko deia ere […]
Gaurkoa lako egun batez hil zen Bibon Resurreccion Maria Azkue, askoren aburuz gure herriak eman duen inoizko euskalaririk bikainen eta saiatuenetarikoa. Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864ko abuztuaren 5a – Bilbo, 1951ko azaroaren 9a) apaiza eta euskal hizkuntzalaria izan zen. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, […]
Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251107_agenda_anaidan_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]
