Gaurkoan, Korrika Kulturalak dakarren estreinaldi bitxi, ausart eta dibertigarrietako baten atarira hurbilduko gara: Kaka antzezlana. Bai, ondo entzun duzue: kaka. Mendeak dira munduan mokordorik ez dagoela —gizakiek ipurdia izanda ere, ipurtzuloa falta omen zaie—, baina bat-batean, Ipurtegietako plazan kaka mokordo bat agertu da. Misterioa, deserosotasuna eta barrea nahasten dituen egoera […]

Azken hilabeteetan, Euskal Herriko sindikatu guztiek azpimarratu dute beharrezkoa dela Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) igotzea. Gaurko saioan, Lanaren Ekonomia programaren 9. denboraldiko lehen atalean, euskal LGS propioa ezartzearen aldeko argudio nagusiak eta sindikatuen artean dauden ikuspegi taktiko zein estrategikoen aldeak aztertu ditugu. Testuingurua kokatzeko, Hordago-k argitaratutako artikulua hartu dugu abiapuntu: […]

Sabin Arana, edo Arana Arana ta Goiri’taŕ Sabin Polikarpo, Abandoko elizatean —gaur egun Bilbo— sortu zen 1865eko urtarrilaren 26an, eta Sukarrietan hil zen, 1903ko azaroaren 25ean. Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzaile, 1893an Begoñako Larrazabal baserrian antolatutako afari-bilkura batean Aranak emandako berbaldia euskal abertzaletasun modernoaren abiapuntutzat hartu da. Berak sortu zuen ikurriña, […]

Sarean Zehar saioaren edizio honetan, hasteko, PuntuEus fundazioaren eta Izarkom kooperatibaren arteko akordioa aipatuko dugu, euskarazko digitalizazio proiektuak abian jartzeko. Berrien atalean, aurten Black Fridayk sortu digun interes falta aipatu dugu. Era berean, gaurkotasun orokorreko gai gisa, V16 balizak derrigorrezkoak izango direla errepidean gelditutako ibilgailuak seinaleztatzeko. Bere eraginkortasuna komentatzen dugu, […]

LABek, ELAk eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzea egin du Bizkaiko Justizia Jauregiaren aurrean; ordu berean, administrazioko langileak Gipuzkoan ere elkartu dira, Foru Aldundiaren aurrean. Euskaraz lan egiteko eskubidearen alde eta oldarraldi euskarafoboaren aurka agertu dira. Hiru eragileek adierazi dute Eusko Legebiltzarrean Funtzio Publikoaren Legea egokitzeko eztabaida ezin dela mugatu oldarraldiari erantzun […]

Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251121_agenda_maiteren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren berrikusia ekarri digu Gorka Peñagarikanok. Azaleko gaiarekin hasi gara: trantsizio edo igarobide energetikoak. Antza denez, azkenaldian behera egiten ari dira haize-erroten parke berrien proposamenak, eta gaiari buruzko erreportaje sakona landu du Estitxu Eizagirrek. Bigarrenik, Iruñeko proiektu interesgarri bati heldu diogu: Bizikletan Adinik Ez. Helduak bizikletan mugiaraztea du helburu, […]

Euskal Herriak une politiko berezia bizi du: Ipar Euskal Herrian, Nafarroan eta EAEan autogobernua sakontzeko aukerak zabaldu dira, eta horrek burujabetzaren inguruko eztabaida berritu du. Testuinguru horretan jaio da Gure Eskuren Herritu dinamika, herritarren ekintzan oinarritutako proposamena, euskal komunitatea indartu eta herritartasuna modu ikusgarrian adierazteko. Txartel, pegatina edo pin baten […]

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bukaerara heltzen ari da. Finalaren aurretik, azken-aurreko saioa izan zen Bermeon, eta, era berean, finalaurrekoen bigarren bueltako lehendabizikoa. Saio horretan izandako bertsoen aukeraketa diktatoriala duzue gaurkoan entzungai. Aitor Bizkarra izan da garaile 664 punturekin; eta, bigarren, Aitor Etxebarriazarraga 641.5 puntu bilduta. Ondoren sailkatu dira Onintza Enbeita, Aissa […]