Emakumeak Zientzian programak hamargarren aldia izango du aurten, eta, orain arteko ibilbideari ez ezik, etorkizunari ere begiratuko dio. Sortu zela hamar urte igaro ondoren, proiektuak berretsi egiten du bere uste sendoa: aurrerapenak aurrerapen, bada oraindik ere desberdinkeriarik zientzian. Hortxe jarraitzen dute, ikusten dute nola eraikitzen den jakintza, nork duen ahotsa, […]

Aste honetan, Bilboko hirukote autentikoenarekin, arazo-pop! Agendan idatzita geneukan Txopet taldearekin urtearen hasiera hobetu dugu, guztiz. Jonen belaun eta guztion belaunaldiaz aritu gara, sormen prozesuei buruz, Bilboko gaur egungo egoeraz, etab. Errekor historikoa gainditu dute, ordua pasa zaigu erlojua begiratu gabe! Hizketaldi politaz gain, gomendio musikal benetan bereziak bota dizkigute […]

URTZ musika talde pasaitarrak “Urtzen” izeneko disko berria kaleratu du, bere ibilbideari begirada berezi eta intimoa eskainiz. Lan berrian, taldearen hamabost abesti esanguratsuenak bildu eta formatu akustikoan berrinterpretatu dituzte, doinu berritu, sinfoniko eta hunkigarriz jantzita, eta gainera, abesti berri bat ere gehitu diote bildumari.Diskoarekin batera, URTZek antzokietako bira akustiko berezia […]

Gaurko saioan post‑punk dantzagarritik rock esperimental ilunera, pop intimistatik zarata poetikora egingo dugu salto, disko bakoitzak bere unibertsoan murgilduz. Lehenik, Wet Leg taldearen Moisturizer izango dugu. Bigarren lan honetan, Isle of Wight-eko boskoteak post‑punk zorrotza eta pop melodia itsaskorrak uztartzen ditu, riff indartsuen eta erritmo dantzagarrien bidez tentsio eta energia handiko kantuak eskainiz. Ondoren, […]

2026ko Lanaren Ekonomia saioaren lehen irratsaioa egin dugu, eta ohi bezala, agenda sindikaleko deialdiak zabaltzearekin ekin diogu. Horren harira, iazko bi grebaren inguruan aritu gara sindikatuetako ordezkariekin. Alde batetik, Comeco Gráfico Norte enpresan —Vocentoren hornitzailea— izandako greba izan dugu hizpide, ELAko Industria Idazkaritzako kide Mikel Bilbaoren eskutik. Bestetik, Bizkaiko autoeskolen […]

Gaur Arriaga Antzokiko foyerrean joko dute Jon Basagurenek eta Libe Kortazarrek, formatu intimo eta hurbilean. Kontzertua aitzakia hartuta, Izaki Gardenak taldeak argitaratu duen azken lanari begira jarri gara: Sitsak. Disko berezia da, hibridoa, lau kanta berrirekin eta urteetan solte geratu diren beste hainbat kanturekin osatua. Iluntasuna, memoria, askatasuna eta bide […]

Gabonetako oporren ondorengo lehen programa honetan, denboraren zati handi bat azken hilabeteko gure esperientzia teknologikoei buruz hitz egiten emango dugu. Borjak Gemini, NotebookLM eta bere bezeroen datuak IArekin tratatzeko eta konfidentzialtasuna ahalik eta gehien gordetzeko ezarri dituen LLM aukerei buruz hitz egingo digu. Iñigok, bere aldetik, Izarkomekin, Euskal Herriko telekomunikazio […]

Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur,  Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak mahai gainean jarri ditugu. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260116_agenda_itziarren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.