Bakaikuko barnetegian, zorionez, dena ez da gramatika eta idazlan, eta baditugu ihesbide txikiak: kultura-ekarpenak. Horien baitan izan genuen bisita berezia, izan ere, Inun musikari zornotzarra etorri zen abuztuko arratsalde sargoritsua goxotzera. Musika, kantaren sorrera-prozesua, inspirazio-iturriak, kulturgileen egoera, euskara… izan zituen hizpide hitzaldi musikatu ederrean. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210818_mikel_inunziaga_inun_bakaikutik.mp3 Deskargatu hemen.

Barnetegiaren magian, June Kintana bakaikuar unibertsalaren bisita izan dugu. Bakaikuko barnetegian dena ez delako idazlanak egitea! Solasaldi goxoan egoteko aukera izan dugu, disko-jaurtitzen aurtengo Espainiako txapeldun handia izan denaren ondoan. Kirolaren joan-jinak kontatu dizkigu, goi-mailako kirolarien ajeak, Olinpiar Jokoak, buruhausteak… Entzungai, Kirol ESkirol saio berezian June Kintana, Bakaikuko disko-jaurtitzaile mundiala! […]

Martxoaren 17an, 2021ko Arkitekturako Pritzker Sariaren irabazlea publikoa egin zen, Anne Lacaton eta Philippe Vassal arkitekto frantziarrak izan dira aurten sarituak. Iaz egin genuen bezala, sari honen inguruan eta sariak suposatzen duenaz hitz egingo dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210325_ula.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur aurkeztu dute “6 balore, 6 kolore, Bilbo milakolore” egitasmoa. Yogurinha Borova Katxiporretako Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoekin elkarlanean eginiko ekimena da.  “6 BALORE, 6 KOLORE, BILBO MILAKOLORE” egitasmoa Bilboko  8 eragileekin batera egin dute. Bilboko sei gune desberdinetan, aldez aurretik iragarri gabe, 6 abesti eta dantza interpretatu eta grabatu […]

Gaztetatik hasi zuen musikarekin harremana, lehenik trikitixa eta bestelako instrumentuak ikasi eta gero gitarra lagun zuela duela urte batzuk lehengo kantuak sortzen hasi zen. Maiatzean AME estudioan grabatutako lehenengo lana argitaratuko du, Iker Laurobaren laguntza izan du. Gaur “Agur” kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210423_ilargi_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbo ezagutzeko asmoz pasieran atera gara, badakigu gaur ikusten dugun Bilbo ez dela beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako. Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Goizalde Landabasorekin geratu gara. […]

Gaur sentikortasun handia daukan gaia ekarri dugu gurera. Udan gaude, baina aurtengo udan badago  faltan botatzen dugun ekintza. Bizitasuna, alaitasuna, musika, kultura, maitasuna ematen duena. Bai, Jaiei buruz ari gara. Goazen ba txosnetara! Dotore jantzi, edalontzia hartu eta aurrera! Gaurkoan Edorta Jimenez idazlearekin berba egin dugu, abuztuan ezin ahaztu Mari […]

Auzoak hiriaren bihotzak direlako, Bilbo pasieran irrati tartean ertzera joan gara pasieran, Bilbo ez da beti berdina izan; aitzitik, Erdi Arotik aldatu egin da, hirian bizi garen pertsonon ekintzak hiria bera eraldatu dutelako.  Kaleak, kantoiak eta harresiaren hondarrak… gure gonbidatuen begietatik ikusteko gonbita duzu Bilbo pasieran saioa. Gaurkoan Peio dugu […]

Lidia Txukovskaiaren ‘Urpean murgildu’ nobela euskaratu du Josu Zabaletak, katrakak argitaletxeak  argitaratu berri du.  Aurretik Sofia Petrovna eleberria ekarri zuten euskarara.  Beraz idazle errusiarraren bigarren lana dugu euskaraz.  Hedoi Etxarteren hitzetan zentzua dauka autorearen lanari segida ematea, autoreak sortu dezakeen interesaz jabetuta  eta euskaraz presentzia izan dezan. Lidia Txukovskaia  Poesia, […]

Beroa sumatzen hasi da, hondartza, egun eguzkitsuak, krema usaina, mendi txangoak, oporrak, poteoak, jaiak… Uda bete-betean gaude, urteko garairik politenean eta udak badu soinu banda. Horregatik gure gaurko saioa udari eskaini nahi diogu. Bero bero dator gaurkoa eta udako kanten zerrenda prestatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210708_nostalgia_uda_05.mp3 Deskargatu hemen.