Gaur bezalako egun batean 15 urtez martxan egondako Kukutza gaztetxea hustu zuten Errekalde auzoan. Hiru egun beranduago eraitsi egin zuten. Eraikinaren eraisteak istilu larriak eragin zituen Bilbon. 10 urte Errekalde auzoko kulturaren arnasgunea zena bota zutenetik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210920_kukutzagogoan.mp3 Deskargatu hemen.
Zinema tartea irekiko dugu, aurten ere Ane Urkiola batuko zaigu Bilbo Hiria irratiko uhinetara, ohikotan ostiraletan etorriko zaigu, baina gaurkoan astelehena hautatu dugu, izan ere asteburuan zinemaldian ibili da. Zinemiran “Itxitik” bildumako lau film ekarri dizkigu Euskal Autonomia Erkidegoko berrogeialdiaren inguruko film laburren ekoizpenera bideratutako diru-laguntzen bidez sortutako film laburrak […]
ETS taldeak irailaren 24, 25 eta 26an emango dituen kontzertuekin agur esango dio “Egingo dugu eztanda” bira arrakastatsuari. Bakio (24an), Urretxu (25ean) eta Lakuntza (26an) izango dira, hurrenez hurren, Iñigo Etxezarretarekin berba egin dugu, pozik agertu da izan duten harrerarekin. ETS ikusteko azken aukera izango da asteburuan. Hurrengo hilabeteetan, taldea […]
Big Road Elkarteak bultzatutako ekimenaren helburua futbola eta hezkuntza batzen dituen African Football Academy elkartearekin elkarlanean aritzea da. Crowdfunding bidez bildutako dirua materiala bidaltzeko, eskolari laguntzeko eta prestakuntza bultzatzeko erabiliko da, baita familiei laguntzeko ere. Proiektuaren helburua Rufisqueko komunitateko haurren eta gazteen egoera komunitarioa eta bizi-kalitatea hobetzea da. Xede horrekin, […]
Zuzenekoez aritu ginen duela bi aste eta agindu genizuen moduan berriro ekarri ditugu zuzenekoak gurera. Zaleen garrasiak, musikarien ilusioa, argiak, urduritasunez eta gogoz beteriko isiltasun laburrak. Gaurkoan gainera gonbidatu berezi batekin gatoz, gurekin izango da Hertzainak taldeko Josu Zabala. Goazen! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210916_nostalgia_zuzenekoak_vol2_11.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur egun Interneten entzuten da musika eta askotan kantuak solte aurkezten zaizkigu, horietako bat izango dugu Marmoka taldeak “ez da ez” argitaratu du udan eta aitzaki ederra izan da beraien entsegu lokalean sartzeko. EZ DA EZ!! Kantu hau, 2020ko konfinamendu garaian sortua eta aurre grabatua izan da eta 2021eko Maiatzean […]
Bilboko Auzo elkarteen federazioak eta ekologistak Martxanek elkarretaratzea egin dute ostegun honetan Iberdrola Dorrearen aurrean, egunez egun marka historikoak hausten dituen argindarraren tarifaren igoeraren aurka. Deitzaileen ustez, beharrezkoa da sektorearen jabetza eta kontrol publikoa, baita subiranotasun energetikoa eraikitzea ere. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210917_argindarrarenprotesta.mp3 Deskargatu hemen.
404 izeneko karta joko ezagutu dugu Laia Poloren eskutik. Jokoaren helburua guztiz pedagogikoa da. Hezkuntza ulertzeko modua aldatzeko gogotik sortu zen konekta. Sisteman irakasten, lantzen eta garrantzirik ez dituzten hainbat konpetentzia eta gaitasun identifikatu zituzten, “Gazteek nortzuk diren jakin eta onak diren horietaz ohartu behar dira etorkizuneko erronka desberdinei aurre […]
Buruko mina arazo askoren sintoma komuna da: nerbio zuntzek, meningeek, ikusmen eta entzumen organoek, sinuek, bizkarrezur goreneko muskuluek eta beraien arteko fasziek… egitura horiek guztiek har dezakete parte buruko minean, baina guztien gainetik zirkulazio sistema nabarmentzen da. Egin kontu: garun osoa zainez eta arteriez josita dago, arbola forman antolatuta. Enbor […]
Irailaren 20tik 25era bitarte, Aulestian, antzerkiz beteko dira kaleak eta txokoak. Artedrama Euskal Laborategia antolatutako Adel izango da. Aurten data aldaketarekin dator baina ala ere programazio interesgarriarekin. Ander Lipus batu zaigu irratira, aitortu digu aurtengo programazioa oso Bilbotarra dela. Sei egunetan egunero euskal antzerki talde baten lana gozatu ahal izango […]
