Marketin eta 3Dko ziloetako ikasleek Birziklaon proiektuari ekin diote Bilboko udalarekin batera. Helburua, murriztea, berrerabiltzea eta birziklapenaren aldeko apustua egitea dela adierazi dute antolatzaileek. Horretarako, antolatutako ekintzen artean, Instagramerako challenge bat sortu dute gazteek 24 ordu plastikorik gabe egotea zer den ikusi, eta hausnartzeko. Eragin soziala duen kanpaina hau BBK […]
Osasun egoeraren ondorioz urtebete geldirik egon ondoren, Getxok Jazzaldiari ekingo dio berriro. Ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean ospatuko da jaialdiaren 44. edizioa Muxikebarrin eta Biotz Alai plazan. Estatuko jazzaren izen handiko artistak izango dira protagonistak oraingoan, baina Talde Lehiaketako banda gazteak edo euskal jazzaren aldeko apustua alde batera utzi gabe. […]
Apiril amaieran iritsi zen liburu dendetara Oihana Arana idazlearen poesia liburua: “Lazunak azkazaletan “(Susa, 2021). Oihana Aranaren helduentzako lehenengo liburua da hauxe, gazteak aspalditik du literaturarekiko harremana. Izan ere lehenago Portuak argitaratu zuen. “Izotzetan islatuak” euskal idazle gazteen bilduman ere kaleratuak zituen poema batzuk, “Lazunak azkazaletan” argitaratu aurretik. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210608_piper_OihanaArana.mp3 Deskargatu […]
Herri kirola izango dugu hizpide gaurko saioan. Herritik sortu eta herrian garatzen diren jokoetan barna izango gara gonbidatu bereziekin: Xabi Pujana herri-kirol modalitate askotan jardundako barrikoztar handia izan dugu tertulian parte hartzen. Eta, gure saioan ohikoa den lez, elkarrizketa batzuk ere egin ditugu: Aitzol Atutxa aizkolaria handia elkarrizketatu du Jone […]
Lemoizko zentral nuklearraren proiektuaren kontra aldarri egiteko sortu zuten “Lemoiz gelditu” murala Jose Luis Zumeta, Carlos Zabala Arrastalu eta Vicente Ameztoy margolariek. Hiruen artean margotu zuten, 1980an, Bilboko Erakustazokan mugimendu antinuklearrak antolatutako topaketa batzuen zuzuan. Luzaroan galduta egon ostean, artelana birgaitu eta duintasuna eman zioten Arte Ederren Museoan dago ikusgai […]
Zientziaz beteriko jaialdia ospatuko da ekainaren 7tik 13ra Bilbon. Biologia zientifikoa, biodibertsitatea, genetika, neurozientzia… Herritarrentzako zientzia erdigunean jartzeko diziplina anitzez osaturiko egitaraua eskaintzen du jaialdiak, eta ekintzak, nola ez, denentzat bideratuta egongo dira; besteak beste, tailerrak, showak, edota festibalak. Jaialdiaren helburua zientzia esparru formal eta akademikotik at, bizitzako beste hainbat […]
Gorka Gaztanbide bere estreinako diskoarekin agertu zaigu Gorka Gaztanbide eta Txikizio Kuadrilla izenpean. Ibilbide luzeko musikari hau erdi ezkutuan egon da beti besteen lana ontzen eta dotoretzen. Oraingoan ordea, urteetan ondutako konposizioekin datorkigu izen bereko diskoarekin. Honen ostean Faye Webster. Amerikako folk abeslari honen hirugarren disko luzea 2019an atera zen […]
Uste da SARS-CoV-2-aren jatorria saguzarrak direla, eta horietatik gizakiengana igaro zela, ezagutzen ez den tarteko beste animalia-espezie baten bidez. Tarteko animalia ez ezagutzeak ez du esan nahi animaliei ez zaienik transmititzen, izan ere, ikusi dugu bisoi-granjetan agerraldiak izan zirela. Azaldu dira kutsatutako animaliak zoo batzuetan ere, tigreak, lehoiak eta beste […]
Bilboko Liburu Azokak Foru Aldundiarekin batera banatzen duen Urrezko Idaz Luma saria Ramon Saizarbitoria euskal idazlearentzat izan da aurten. Euskal literatura eta nobelagintza saritzen dituen azokako 51.edizio honetan Saizarbitoriak urteetan zehar egindako lana goraipatu nahi izan dute, Egunero hasten delako eta 100 metro nobelak nabarmenduz. Pertsonaien psikolgia, harreman motak eta […]
Aurrez aurrekoa izan da aurtengo Zientzia Azoka. Urtebeteko etenaldiaren ostean kalean da zientzia egiten duten gazteen erakustokia. 12-18 urteko gazteek ikasturtean zehar egindako proiektu zientifikoak erakutsi dituzte. Edizio honetan aurkeztu diren 110 proiektuetatik, 20 aukeratu ditu epaimahaiak eta, egoera dela eta, 20 talde horiek soilik hartuko dute parte larunbateko azokan. […]
