MUSIBLA #148: Maite Larburu, Boy Scouts, Lumi, Arlo Parks, Sault, Ezpalak, Fontaines D.C.

Gaurko lehenbiziko gonbidatua Maite Larburu izango da, Krak izeneko bere azken diskoan erakusten du joko bokaleetarako duen zaletasuna. Disko oso interesgarria, kontzeptu kraskatu bat erakusten duena, adabakiz, txatalez egindako errealitatea musikaren bidez bere onera ekarrita. Luxua. Boy Scouts taldearen azken diskoa ari gara entzuten azken saio hauetan. Gaur ere WayFinder grabaziotik aterako ditugu bi pieza. Hurrena, Lumi taldea. Donibane Lohizunen sortutako talde honek giro ilun eta gozoak, esperimentazio dosi handi batekin biltzen ditu. Gaur 2019an kaleratutako Itzal Zikinak diskoa ekarriko dugu. Noizean behin, bere sareetan erorarazten gaitu Arlo Parks-ek. Bere estreinako diskoa ederra da, Collapsed in Sunbeams du izena eta 12 abesti biribil bildu ditu bertan. Sault taldeak 2020an kaleratu zuen Untitled (Rise) izeneko diskoa, eta beretatik bi pieza jori. Disko musika eta funk diskretu bat. Oso proiektu erakargarria. Bukaerara hurbiltzen ari gara eta une honetarako Ezpalak taldearen musika ekarriko dugu. Intentsitate handiko grabazio ekarri dute Kolpatu Topatu izenpean. Eta azken-azkena Fontaines D.C. taldearen azken diskotik ateratako abesti biribil bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: ”Gure hots” dokumentala

az. Aza 24 , 2021
Euskal Herriko Emakume desberdinen testigantzak jaso dituen dokumentala  da Gure hots, Arrate Fernandez Itxasok egina. Adin eta lur eremu desberdinetako errealitateetan ispilu dutena izan nahi duena.   Azken bi mendeen errepasoa eginen dugu, alegia, lau hamarkaden berri euren iritziekin saretua.Gaurkoan Gure hots dokumentala hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/211123_piper_GureHots_dokumentala.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak