Hamargarren saioa heldu da eta ospatu beharra dago. Horregatik gaurkoan zuek izango zarete protagonistak. Aurreko astean eskatu genizuen saioa osatzen duten kantak zuek aukeratzea eta eskaera asko heldu zaizkigu. Goazen ba zuen istorioak, zuen kantu kuttunak entzutera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210909_nostalgia_kantu_kuttunak_10.mp3 Deskargatu hemen.
Uda honetan hil diren musikari maitagarri batzuen musika ekarri dugu ikasturte honetako lehenengo saiora. Dusty Hill Texaseko baxu jolea luze ibili zen ZZ Top taldean. Iragan uztailaren 27an zendu zen, lotan zegoela. 73 urte zituen eta 1969ean, Bill Gibbons-ekin batera, ZZ Top blues-rock taldea sortu zuen. Euren abesti batzuk entzun […]
Gure saioan egunekoari erreparatzen diogu, horretarako, Bilbon gertatutakoa izaten ditugu hizpide, baina baita Euskal Herrian gertatutakoak ere. Datu interesgarri horiek biltzeko, goizean goizetik, sarean arraunean ibiltzen gara. Traola gaurko egunez idatzi, eta Marisa Barrenak egunero efemeride ezezagunen berri ematen digu. Wikiemakumeok ekimenaren berri ere eman digu Barrenak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210910_marisa_efemerideak.mp3 Deskargatu hemen.
Sutan 2014. urtearen erdialdean sortutako musika taldea da. Bilboko musika taldea dugu. 2019an lehenengo lana argitaratu zuten eta uda honekin batera ere “Nahiko bizirik” kantua argitaratu berri dute, Alain eta Aitor batu zaizkigu. Talderen ibilbideaz eta egungo egoeraz mintzatu gara beraiekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210907_piper_sutan.mp3 Deskargatu hemen.
Gatibu, Zea Mays, El Drogas, La Oreja de Van Gogh, Hertzainak, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Olatz Salvador, Huntza, Sua, Ma Mu edo Idoia bezalako euskal artistek, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koral Elkartearen eskutik, 70eko hamarkadako abestien orkestra-bertsioak grabatu dituzte, Fernando Velázquezek konposatutakoak. Ura […]
Pandemia etorri zenetik bigarren udara izan dugu. Bertsozale elkarteak udan izandako saioen azterketa plazaratu berri du, Xenpelar Dokumentazioa Zentroak bildutako datuei erreparatuz gero, iazko urtearekin alderatuta, urte hasieratik goranzko joera izan du bertso plazak. Pandemiaren krisitik ateratzen goazen moduan ari gara saioak errekuperatze. Plaza sakonean aztertu dute eta horren inguruan […]
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen MusEkintza jaialdia irailaren 24an hasiko da, eta hilabete bakoitzeko azken larunbatetan egingo da; egun horiez gain, ekainaren 11n eta 24an ere ikuskizunak izango dira. Honako hauek izango dira MusEkintza jaialdia hartuko duten tokiak: La Encartada Fabrika Museoa, Balmasedan; El Pobaleko Burdinola, Muskizen; Txakolingunea, Bakion; Euskal […]
Udalaren asmoa da herritar guztiengana iristea eta haiek animatzea, eta euskara ikasi nahi duten pertsonen era bateko eta besteko profilak agerira ekartzea, aurrera egitearren Bilbo uri euskaldunagoa bihurtzeko eginkizunean. Bilboko euskaltegiak moldatu egin dira egoera sanitarioaren aurrean, eta haien eskaintza segurua da. Bigarren urtea izango da ilaran ikastaro ez–aurrez […]
Bozgorailuetatik musika entzuten da, piztu dira argiak, gitarren hotsak,bertaratutakoek eszenatokian jarri dute arreta eta magia hasten da. Zuzenekoei buruz ari gara, musika sentitzeko modurik onena, benetakoena. Batu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210901_nostalgia_zuzenekoak_vol1_09.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan Bakaikuko barnetegian ikasten daudenekin berba egiteko tartea hartu dugu. Saio berezian euren ikasketa prozesua irratian konpartitu dute. Gainera askok lanbidean eta kezkak eta erronkak kontatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 .
