Osasun-egoerak eta pandemiaren eragina geldiarazteko ezarritako neurriek baldintzatuta, 2020an ia % 23ko jaitsiera izan zen arau-hauste penalen guztizko kopuruan 2019arekin alderatuz. Delitu-jaitsiera nabarmena izan zuen, beraz, martxotik aurrera, eta igoera txikia izan zuen maiatzean. Ia delitu-mota guztiek beherakada izan zuten, nabarmenenak, esaterako, etxeetako indarrezko lapurretetak. Familiako Ohiko Tratu Txarrak, ordea, […]
“Etxebizitza ez da negozioa!” lelopean AZET Alde Zaharreko etxebizitza sindikatuak deitutako mobilizazioaren ostean, sindikatuko kideek espazio berri bat okupatu dute Unamuno Plazan. Duela 15 urte baino gehiago auzoko gazteek espazio bera okupatu zuten, 7 Katu Gaztetxea izateko asmoarekin, baina hilabete geroago desalojatu zituzten. Ordutik 15 urte daramatza hutsik gune honek. […]
Zenbat gauza harrigarri ikasten ditugu aitite eta amamengandik, ezta? Lur eta Hodeik sorpresa txiki bat prestatu diote gaur amamari! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210417_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Herri ekimeneko euskaltegiekin akordioa egin du Eusko Jaurlaritzak, diru laguntzetan egun baino 10 milioi euro gehiago jasotzeko lau ikasturte barru. Aste honetan eginiko agerraldian Jaurlaritzako arduradunak eta euskaltegietako arduradunek historikotzat jo dute akordioa. Baina helduen euskalduntzean jarduten duten profesionalen abiapuntutzat hartu dute akordioa, izan ere 40 urteko ibilbidearen ostea iritsi […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Peru Iparragirre kazetariarekin. Portadatik abiatu dugu errepasoa. Aste honetan Dom Campistron marrazkaliariari eginiko elkarrizketa nabarmendu dute azalean. Aldudeko sortzaileak argirtaratu berri du “ Bekotorosak” álbum ilustratua, bertan Zazpi maitasun eta borroka istorioren lekukotza eta aitortza Homofobiaren aurkako aldarria egin du. Eurokopa […]
Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Langileen autodefentsa sareak abiatutako kanpaina izan dugu hizpide. Langile klaseari egindako eraso baten aurrean aurkitzen direla salatu du sareko kideek. Joan den ostiralean abian jarritako kanpainak errepresio hori ikustera […]
Hamasei doinu bildu ditu Kalakan taldeak Artizar izeneko diskoan. 15 doinu tradizional bildu dituzte eta irakurketa berritu ekarri dute. Abesti tradizionalak berritzeko lanaz eta efektu kosmikoez mintzatu gara luze Jamixel Bereau, Xan Errotabehere eta Bixente Etchegarayrekin. 20 urteko sustraiak atxiki ditugu, baina janzkera aldatu dute. Igandean Bilboko Campos Eliseos Antzokian […]
Gaur ere POTTO egin dugu GURE Bilbo Hiria irratia. Martxora arte egin eta, KORRIKAren harira, Erandion izan zen saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Udaletxe aurreko plazan kantuan izan ziren Inazio Vidal eta Onintza Enbeita. Getarian izan zen Bertso-Egunera ere joan gara, eta, bat-batekoak barik, prestatutako bertsoak hedatu ditugu: Eli Pagola […]
Erabaki historikoa dela nabarmendu du Bingen Zupiria Jaurlaritzako bozeramaileak eta baita Isabel Isazelaia eta Laida Beristain euskaltegietako ordezkariek ere. 40 urte eta gero, irakasleen lan baldintzak hobetzeko akodioa sinatu dutela esan dute. Lau urtean %36 hobetuko da euskaltegietako irakasleen soldata, eta %26,5 jaitsiko da urteko eskola ordu kopurua. Euskaltegietako irakasleen […]
Gernika bonbardatua izan zeneko 84 urte beteko dira apiril honetan, eta, urtero legez, Gernika memoriaren lekuko plataforma osotzen dugun elkarteok, elkarlanean, egitarau bateratua antolatu dute. Ibon Meñikak ekarri dizkigu egitarauaren nondik norakoak. Berrikuntza nabariena, aurten, Jon Rementeria Larruzea musikari gernikarrak (Sarkor taldekide ohiak) “Gernika Bizirik” abestia egin duela da. Haatik, […]
