Pantailak Euskaraz ekimenak Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko lanean dabil

Badira hilabete batzuk Pantailak euskaraz ekimena martxan jarri zela gurean. Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko sortu da mugimendua. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu pantaila aurrean. Zein da euskaraz dugun eskaintza? Benetan kontzienteak gara irensten ditugun ordu guzti horietatik zenbat diren gure hizkuntzan? Bestetik kezka sortu du Madrilgo Gobernuak prestatutako Ikus-Entzunezko Lege proposamenak. lege-proiektuan ez delako euskarazko edota gaztelera ez den beste hizkuntzetarako kuotarik ezartzen. Lege proiektua izanik, emendakinak eta aldaketak ekarri ditzake. Alex Aginagalde Pantailak euskaraz mugimenduko bozeramailea dugu gurean.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: St. Vincent, Lucinda Williams, Yola, Emmylou Harris, Chrissie Hynde, Costello's Girls

ol. Ira 24 , 2021
Gaurko urrezko kantua St. Vincent-en (Annie Clark) Daddy’s Home disko berrian dago. Candy Darling izan zen Warholen Factory-n musa ezinbestekoa, eta Clark-ek izen bereko kantua sartu du disko honetan. Lou Reed-en Walk on the Wild Side-n ere agertzen zen. Aimee Mann-ek egindako Good for Me ere entzun dugu. Kantu eder […]

Honekin lotuak