“Lilurabera” Yurre Ugarteren azken liburua

Zortzi ipuin osatzen dute “Lilurabera”, Yurre Ugarteren azken liburuak. Pop kultura da “Lilurabera” liburuaren erreferentziazko mugarria, eta “pop kulturaren alaba” gisa definitzen ditu kasu gehienetan emakumezko diren protagonistak. Izan ere emakumezkoak dira kontaketan agertzen zaizkigunak. Pertsonai guztientzat garrantzitsua dira, argazkiak, abestiak, musika, artegintza edo estetika. urre Ugarte gidoigilea da Literatura antzerki testuak idatzi ditu. Baita haur eta gazteentzako literatura. 2019an Joana Maiz eleberri grafikoa argitaratu zuen Joseba Larretxea marrazkilariarekin batera. Liburua erreferentziaz betea  dago eta horrek barruraino eramaten zaitu. Nerabezaroan edo gaztaroan kokatzen zaitu. Liburua ixteko, bizi kondaira literario musikal bat jarri dut, fikziozkoa ez dena eta bertan aipamen ugari ditugu. Zortzi ipuin hauek beste liburu zoragarri bat hartzera eraman naute, zer gehiago eskatu ahal zaio.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pantailak Euskaraz ekimenak Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko lanean dabil

ol. Ira 24 , 2021
Badira hilabete batzuk Pantailak euskaraz ekimena martxan jarri zela gurean. Ikus-entzunezkoetan euskarak bizi duen egoera kezkagarria iraultzeko sortu da mugimendua. Gero eta ordu gehiago ematen ditugu pantaila aurrean. Zein da euskaraz dugun eskaintza? Benetan kontzienteak gara irensten ditugun ordu guzti horietatik zenbat diren gure hizkuntzan? Bestetik kezka sortu du Madrilgo […]

Honekin lotuak