Bilboko Udalak Garabia eta Pabellón 6 aretoak berritzeko lanak eta inguruko urbanizazioa egingo ditu, bi antzerki gune berri sortzeko, era berean, proiekzio handiagoa emateko. Garabia eta Pabellón 6 bi nabe paralelok osatutako industria-pabiloi zahar batean daude. Urteek aurrera egin ahala, hainbat egokitzapen, aldaketa eta konponketa izan ditu instalazio horrek eta, […]
Gaur Lur gizajoak kokoterino amaitu du eta amama eta Hodeik laguntzea lortu dute. Jakin nahi duzu zelan? Adi egon! https://bilbohiria.com/docs2/2021/gaurezdagoeskolarik/210327_gaur_ez_dago_eskolarik_igerilekua.mp3 Deskargatu hemen.
Ampliacion Supersur Ez plataformak Bolintxura mendi martxa antolatu du Abusu auzotik abiatuta, Supersur autobidea handitzeko lanek haranean eragiten duten kalteak salatzeko. Mobilizazioa larunbatean abiatuko da Zamakola Kaleko 77. zenbakitik, goizeko 10:30ean. Hodeirekin batera Bolintxuren egoera errepasatu dugu. “Bolintxu ez suntsitu, Bolintxu babestu egin behar duzue!”. Hori da Ampliacion Supersur Ez! […]
Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Portadatik abiatu dugu errepasoa. Aste honetan erreportaje nagusia June Fernandez kazetariak egin du. Espainiako kongresuan negoziatzen ari diren Trans legearen inguruko xehetasunak ekarri ditu. Ohian Indart dantzariari eginiko elkarrizketa ekarri digu. euskal dantza eta dantza garaikidea bizi […]
Gaurkoa Ana Arzuaga kantaria ekarri digu Rafa Ruedak. Verde Prato moduan sinatzen ditu bere lanak. Kantari eta margolaria dugu. Tradizioan oinarritutako lana ondu du, ahotsa eta teklatuaz. Gai minimalistak aurkezten ditu, teklatua eta ahotsa erabiliz, askotan herriko folklorearen tradizioan oinarrituta, abestiaren bidez hitzaren eta airearen arteko batasuna aztertzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210326_Rafa_Verde_Prato.mp3 Deskargatu […]
Martxoaren 31an TRANS IKUSGARRITASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA da. Egun hori balioan jartzeko asmoarekin, Steilas sindikatuak LGTBIQ+ lantaldeak argitaratu duen GENERO INPOSIZIOEI EZ! unitate didaktikoa plazaratu du Steilas sindikatu LGTBI taldeko bi lagun gonbidatu ditugu gaian sakontzeko, Iban Albizu eta June Torrealdai. Generoaren inposizioak ezabatzen hasteko ariketa gisa planteatu dugu. Begirada aldatu, […]
Saioa asteko sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxeberriak asteko deialdiak ekarri dizkigu. 2008an lehertu eta pandemiarekin areagotu den sistema neoliberalaren krisiak ageriago utzi du txikien artean elkar zaindu eta elikatzeko behar hori. Euskal Herrian interkooperazio egitasmo berrien inguruko artikulua aztertu dugu, berau idatzi duen Urko Apaolaza kazetariarekin batera. Lan absentismoaren […]
Gaurko urrezko kantua Galizako Guadi Galego abeslariak ekarri digu. Hamarkada batez Berrogüetto taldeko kantaria izan zen. 1999an Viaxe por Urticaria diskoan zegoen kantu hori, Entre fusco e lusco. 2006an Berrogüetto taldearen azken bilduma argitaratu zen. Bertatik Guadiren beste kantu bat entzun dugu, non Guadik gaita jotzen duen: Unha volta e […]
Aurten, lehenengo aldiz bertan behera gelditu da Korrika, bizitzen ari garen pandemia dela eta. 22. KORRIKA izango litzatekena, 2022ra atzeratzea erabaki du AEK-ak. Erabaki latza izan da, euskararen aldeko ekitaldirik jendetsuena eta beharbada bereziena izateaz gain, hizkuntzaren aldeko bultzada hau eteteak kalte egin dezakeelako. KORRIKAk, gainera, helburu ekonomiko zehatza dauka […]
Etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko “Bestebi” plataformak salatu egin du Bilboko herritar baten heriotza. Peter deitzen zioten auzokoek 23 urteko gazteari, jatorri poloniarrekoa zen eta kalean bizi zen Uribarri auzoan. Konfinamendu soziala heldu eta batera, La Casilla kiroldegian ostatu zen, baina, hau amaitu eta ostatua iztean, udal aterpetxe […]
