Yogurinha Borovarekin solasean

Yogurinha Borovaren bisita izan dugu Bilbo Hiria irratian. Eduardo Gaviña Yogurinha Borovaren alter egoa da eta, orain, umeentzat ere euskarazko kanta askatzaileak abesten ditu. Antzerkian Maria Urzelairekin dabil “Mari meri eta lari” antzezlanean.  Yogurinha Borova Las Fellini taldean sortu zen 1994ean Bilbon. Urte hauetan guztietan Yogurinha euskaldundu eta kantaria bilakatu zaigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jai giroan Atxuri auzoa pertsonentzat izatea aldarrikatu dute

og. Ira 23 , 2021
Atxuriko ehunka bizilagunek, Garcia Rivero eskolako eskola‐ komunitatearekin batera, Udalari eskatu diote Atxuri kalean eta Ibeniko kaian jarduteko, bertatik oinezkoen mugikortasuna lehenesteko, bai eta Atxuriko geltokiko espazio hutsaren erabilera publikoa eta herritar guztientzat irekia lehenesteko ere. Jai giroan autorik gabeko nazioarteko egunean  udalak auzoaren beharrei  muzin egiten diela salatu dute. […]

Honekin lotuak