Gaurkoan erakusketa bat izango dugu hizpide, Argazki erakusketa hain zuzen memoria egitekoa. “ZUTIK ETA SUTAN Bollerak eta aktibismoa Bilbon, 1986-1992.” Deituriko erakusketan Elena Sarasolaren argazkiak bildu dituzte La Taller galerian. Maite Martinez de Arenaza batu zaigu irratira. Elena Sarasolaren artxiboko argazkien aukeraketa bat ikusi ahal izango da irailaren 23 arte.
La Fundición aretoak denboraldi berriari ekingo dio irailean. Dantza garaikideko hiru ikuskizun ikusteko bost funtzio antolatu ditu (horietatik hirutan sarrera librea izango da). Tokiko konpainiak (Altraste Danza gasteiztarrak), nazionalak (Madrilen bizi den Mey-Ling Bisogno dantzari frantziar-venezuelarra), eta nazioartekoak ere izango dira. Marian Etxebarriak ekarri dizkigu xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_marian_la_fundicion.mp3 Deskargatu hemen.
One thought on “PIPERPOLIS: ZUTIK ETA SUTAN Bollerak eta aktibismoa Bilbon erakusketaz”