Hiriko azpiegitura berdearen azterketan desorekak topatu dituzte Abando eta San Frantzisko auzoetan

EHUn egindako azterlan batean, indize bat definitu dute hiriko espazio berde eta urdinek ematen dituzten hiru ekosistema-zerbitzuren eskaintzaren eta eskariaren arteko desorekak ebaluatzeko eta etorkizuneko plangintza-prozesuetako helburu espezifikoak zehazteko. Bilbon aplikatu dute metodologia, eta, emaitzen arabera, lehentasuna eman behar zaie Abando eta San Frantzisko auzoei. Ibone Ametzaga Garapen iraunkorrari eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko Unesco katedrako ikerlariak ekarri dizkigu xehetasun guztiak.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Hili” heriotzaren bueltako hausnarketak

ar. Ira 14 , 2021
Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu dute hili album ilustratua. Liburuak  heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_Hili_liburua.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak