Gaurko kantu gaia Joni Mitchell kantariaren “A case of you” izan du Rafa Ruedak. Roberta Joan Anderson jaioa, kanadar abeslaria eta musikagilea da. Kanadan abitu zuen bere ibilbide musikala. Mitchellen kantuek folka, popa, rocka, klasikoa eta jazza dituzte inspirazio-iturri, eta askotan ideal sozialak eta filosofikoak islatzen dituzte, baita erromantzeari, feminitateari, […]

Bilbo Hiriaren webguneari itxura aldaketa egin diogu azken asteotan, lehen baino eduki gehiago eta hobeto erakusteko. Azalean nabaritzen da aldaketa gehienbat, bertan hedabide handi baten itxurarekin erakusten baititugu albiste ugari. Batez ere, pantaila handietan igartzen da hori, baina, normala denez, smartphoneetako pantailetan egokituta ikusiko dugu webgunea. Hasteko, azken albisteak topatuko […]

Abando erdian kokatuta dagoen Cervantes eskola publikoko guraso eta inguruko auzokoak trafikoa moztu dute ordubetez, haurren segurtasuna eskatzeko. Joan den barikuan gertatu da hori. Pandemia dela eta, eskolara sartu eta irtetzeko protokolo berria ezarri zen irailean, eta horri jarraituz, gazteek denbora behar dute protokolo hori betetzeko. Hori dela eta, trafikoa […]

Zinegoakek gaur eman du jakitera 2021eko edizioko palmaresa. Nicol Ruiz Benavidesek zuzendutako “La nave del olvido” film txiletarrak irabazi du Zinegoak Sari Nagusia. Pau Guillen jaialdiaren zuzendariak azpimarratu duenez, aurten palmaresa oso banatuta egon da, baina esan du nabarmentzekoa izan dela saritutako pelikulek mezu positiboak transmititzea. Film laburrei dagokienez, Euskaltelek babesten […]

Imanol Ubeda eta Karlos Aranzegik Bide Ertzean taldearen itzalpetik ateratzeko, Don Inorrez taldea eratu zuten 2018an, Paco Loco gitarra jole eta ekoizlearen ezinbesteko partaidetzarekin. Mugigo bila kaleratu zuten orduan eta orain, pandemia garaian, Esku hutsik izeneko bigarren bilduma ederra ekarri digute. Bertatik entzun ditugu: Barre ala negar, Izan liteke, Chuck […]

Zaporeakek esne bilketa kanpaina abiatuko ditu martxoaren 13an hasita, Gipuzkoan, eta hurrenez hurren, bi astero Hego Euskal Herriko lurralde guztietan, Bizkaian amaituz apirilaren 24ean. Horrela, herrialde bakoitzean, egokitutako egunean, hiriburuetan nahiz batzen diren udalerrietan esne eta diru bilketak garatuko dira. Zaporeakek janaria kozinatzen eta banatzen jarraitzen du, Grezian, bere sukalde […]

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte. Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ugari antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak izango dira. Duela urte bete bertan behera geratu ziren lehenengo jaiak izan ziren, ondoren urte gogorra bizi izan […]