Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak hainbat aldarrikapen aurkeztu dituzte Bizkaiko Foru Aldundian, Batzar Nagusietan eta alderdi politiko bakoitzari; alegia, mendekotasuna, desgaitasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua, bai eta gizarteratze-premiei erantzuteko zerbitzuak ere.
Bilboko Udalean ere maiatzeko osoko bilkurarako mozio bat aurkeztu dute. Elkarteko kideek adierazi dutenez, Udaltzaingoak modu bidegabean eta duintasunik gabe kale gorritik atera dituen pertsona asko daude Bilbon; besteak beste, Euskalduna zubiaren beheko aldean, Atxuriko kirol kantxetan edota Campo Volantin zelaian gauzatu dira kaleratze horiek. Gainera, aipatu dute, pandemia egoeran egonda alkateak publikoki adierazi zuela 22:00etatik aurrera pertsona horiek kalean bizi zirela kontuan hartu behar zutela Udaltzaingoek.
Maiatzeko osoko bilkuran, herri-plataformak puntuak onartzea planteatu du, aurkeztutako idazketarekin; guztiak legeak aurreikusitako zerbitzuak eta pertsona guztientzako eskubideak direla nabarmenduta.
Deskargatu hemen