Europar mugetako politikak salatzea eta Durangon maiatzaren 5ean egingo den Herrien, Pertsonen eta Giza Eskubideen Besarkada europar ekimenean parte hartzera dei egin du gaur Ongi etorri errefuxiatuak plataformak. Gobernu zibiletik abiatuta atzerritar bulegora abiatu dira lore koroa eskuan zutela, Mediterraneoan hildako 35 mila pertsonen izen zerrenda eraman dute. Herrien Besarkada-El […]

Gaurko kantu gaia “Bette davis eyes” izan du Rafa Ruedak, Jackie DeShannon kantariaren kantua izan du hizpide. Kantari amerikarrak kantu ezagun askoren egilea dugu, emakumezko lehenengo konpositorea hartu izan da. Bere ibilbidea 1957an abiatu zuen, 1975ean grabatu zuen bere azken lana bere ahotsean, nahiz eta bere kantuak kantari askok kantatu […]

18 film luze lehiatuko dira Zinemaldiko Sekzio Ofizialean, estatu mailako zazpi premiere  horietako bat lehen aldiz ikusiko da Europan eta David Martín Porrasen “The Chain” filmaren mundu mailako premierea FANTen izango da– eta beste zinemaldi batzuetatik oso kritika onekin eta ikus-entzuleen harrera bikainarekin igaro diren lanak ere, “The Hole in […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat zubirik bi gai nagusi landu dituzte.  Kointura atalean Benchmarking Working Europe 2019  ETUI Europar Sindikatuen Konfederazioak argitaratutako txostena aztertu dute. Egitura atalean Euskal Ekonomiaren Historiara joan gara,  Liberalen garaipen militarretik gaur egungo ke saltzaileen errepasoa egin dute. Bukatzeko Amaia Lekunberri kazetaria batu da saiora. […]

TrabesKalea irrati saio feminista dugu Bilbo Hiria irratiko uhinetan, eta hauxe dugu saio berri honen lehenengo alea. Euskaraz feminismoaren inguruan jarduteko. Interesatzen zaizkigun gaien ingurua pentsatzeko, hausnartzeko, ezagutzeko edo  kritikak egiteko. Kale irekia izan nahi du, gogoetarako plaza, parte hartzeko eta proposatzeko. Ikuspegi eta korronte ezberdinak elkarbanatzeko plaza. Lehenengo irratsaioan […]

Hemen duzue gaur Korrikaren Bilboko ibilbidea jarraitzeko zuzenean, Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin egin dugun irrati saio berezia osorik entzungai. Eguerdian sartu da lasterketa Bizkaiko hiriburura, eta arratsaldera arte ariko da, auzoz auzo. Euripean egin ditu ia kilometro guztiak baina jendetza batu da. Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin elkarlanean kilometroz kilometro eta […]

Ostera ere bertso-dantzan jarri dugu Bilbo Hiria irratia, eta prest dugu beste POTTO ale bat. Gaurko saioan, Ane Zabala soinu-teknikariaren laguntzaz eta Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzan, martxoan Iñakiren Tabernan izandako Mauri-Apolo bertso-sariketaz gozatu dugu (bertan izan ziren kantuan Maite Sarasola, Maider Altuna, Hodei Iruretagoiena eta Peru Irastotza), eta, ondoren, Abusuko Ikastolak […]

Goizeko saioaren ondoren, arratsaldean ere, hedabideen inguruan hausnartzen jarraitu dugu, Kafe Solasak ekimenean, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin. Arratsaldeko saioa Kafe Antzokiaren goiko solairuan egin dugu, Kutxa Beltza deritzon gunean. Hasteko, Sandra eta Asier batu zaizkigu irratira, telebista, Twitter eta Facebook darabiltza informatzeko, nahiz eta sare sozialetan desinformazioa gailentzen dela azpimarratu […]