Erromatarrek mundua globalizatu egin zuten, munduaren konkistan. Erromatarren inperioaren bukaeratzat hartzen da. Gaur egun kolonizazio hitza desagertu eta globalizazioa hitza erabiltzen dugu. Baina oraindik ere kolonizazio kulturala egiten da. Erromatarren dena menperatu zuten. Euskararen herria ez zen bazter gelditu Erromako armadak mundu ezagunaren konkistari ekin ziolarik. https://bilbohiria.com/docs2/2018/euskara%20jendea/EUSKARA%20JENDEA%20-%20Erromatarren%20globalizazioa.mp3 Deskargatu hemen.

Euskararen aldeko lasterketak bihar arratsaldeko 17:00etan emango ditu lehen pausoak. 2.560 kilometro egin ostean iritsiko da Gasteizera, apirilaren 14an. Euskararen alde “klika egitea” du lelo aurtengo Korrikak. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu Korrikak helburu. Mertxe Mujika AEKo koordinatzailea izan da gurean. Urte honetako […]

Ezkerreko begiradatik, ekosozialismoaren hazia ezarri du ekologismo sozialak. Kontserbazionismoak eremuak banatzea eta ekologismo espiritualak naturaren sakralizazioa proposatzen zuen bitartean, ekologismo sozialak natura eta gizartea batera modu orekatuan egotea proposatzen du, eremuen erabateko banaketa fisikorik gabe baina naturak giza garapenaren mendekotasunik pairatu gabe. Gure arteko harremanak justizia sozialaren ikuspegi etiko baten […]

Gaur arratsaldean Plaza hutsa ekimenak hezkuntzan inguruko gogoeta eta begirada ekarri nahi du Bilbora. Durangon abiatu zuten hezkuntzaren inguruko gogoeta. Gogoeta prozesu publikoa izaten ari da, ezkerreko independentismoaren ikuspegi estrategikoa berritzea helburu duena. Eztabaida ireki eta elkargunea izan nahi duen eztabaida da. Hezkuntza eredua, segregazioa edo inposatutako legeen inguruan hausnartzeko. […]

Gaurko saioan memoria, migrazioa eta sorkuntza uztartzen dituen proeiktuaren inguruan mintzatu gara, Batetik Basotik itsasora dokumentala eta Basoa dantza piezaz. Asteburu honetan estreinatuko dira Loraldia jaialdiaren barruan. Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota […]

Gaur abiatuko da Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia Azkuna Zentroan. Maialen Lujanbiok egingo du lehenengoetako hitzaldia: solasaldi bat egingo du bertsolaritzak inguruko artearekin duen harremanaz. Gaur gauean suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluak jaialdi honek duen helburua hartzen du. Lehen zatiak Aldous Huxleyren saiakera du abiaburu, Huxleyk […]

Iepa! gaurko saioa irekitzeko Enrique Ortiz de Landazuri Izardui aukeratu dugu. Nor den galdetzen duzuenontzat esan dezagun askoz ezagunagoa dela Bunbury ezizenez, Heroes del silencio talde arrakastatsuan abeslari ibili zen eta gero 90eko hamarkadaren amaiera aldean bakarkako bideari ekin zion. Gaur Flamingos diskotik aukeratutako bi abesti ekarri ditugu. Hurrengo taldea […]

Aste osoan, apirilaren 2tik 8ra, Bilboko Nazioarteko Animazio Zinemaldia ospatuko  da. Egun horietan nazioarteko animazio-zinearen aukeraketa zabala eta kalitatezkoa eskainiko da. Lehen Animakom Fest-en 600 film labur hartu ziren,  eta  III. edizioan, 1.200 jaso eta 600 aukeratu dituzte guztira. Zinemaldiak Bilborock izango du bere egoitza nagusia. Egitarauak bi lehiaketa-ataletan bereizten […]

Aste honetan, birpasatzen ditugu Apple-en azkenengo aurkezpenak, zerbitzuen arloan, eta bere hurrengo pausuen eztabaida irekitzen dugu. Europan baita ere jarriko dugu begirada, Jabetza intelektualaren direktiba berria esplikatzeko. Bukatzen dugu Tolosan, Gipuzkoa Encounterraren kontaketak ekartzeko. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. […]