Gaurko saioan Rafa Ruedak “Lagrimas Negras” kantua izan du hizpide, 1930 urtean Miguel Matamoros kantariak sortutako kantua ekarri dugu. Miguel Matamoros Trio Matamos taldean aritu zen, taldearen kantu ezagunetarikoa dugu hau. Kubako musikaren klasikoa dugu hau, 1960an taldea desegin egin zen. Bertsioak Compay Segundo, Maria Dolores Pradera, Septeto Santiagero, Jose […]
Euskal Hedabideen Behategiak 2018ko urtekaria aurkeztu berri du, euskarazko hedabideen egoera aztertzen duen urteroko txostena. Urtekarian artikulu ugari jaso dituzte, eta bertan jasotako datuak zein azterlanak aztertu ditugu Euskal Hedabideen Behategiko koordinatzaile Libe Mimentzarekin. Sektorea aldaketan dago eta horrelakoetan oso garrantzitsua izaten da ikerketa eta hausnarketan, Behategiaren urtekariaren helburua hori […]
Beharbada auzokoagaz dantzatzen ikasi behar dugu gehiago, auzokoagaz burruka estatiko batean lotu ordez. Normalak dira pertsonen arteko haremanetan aldikako gelditzeak, blokeoak, antzualdiak. Mugak agertzen ari dira. Horiekin jolasten jakinez gero eta beste leku batera eraman gaitzake horrek. Zerbait berria, emankorra, oparoa ager daiteke. Begirada konstrukzionistak horretan lagundu gaitzake. Errealitatea, egia […]
Gaurkoan Lutheria eskolara hurbildu gara. Artisautza eta soinua uztartzen dituen jakintza da luteria, musika tresnagintza, alegia. Bilbon bertan dugu langintza horren eskola bat, Euskal Herriko bakarra. Eskola ezagutzera emateko bi egun prestatu dituzte maiatzaren 4a eta 8a. Bertako Luis Artola gonbidatu dugu gurera azalpenak emateko. Arku-instrumentugintza eta konponketa (biolin, biola […]
Astero bezala Argia astekaria izan dugu hizpide Lander Arbelaitz kazetariarekin. Azaletik abiatu dugu errepasoa, Pedro Sanchezen garaipenaren inguruko iritzi eta hausnarketak eraman dituztelako azalera. Hala ere, beste hiru gai nabarmendu ditugu haste honetan. Pello Zubiriak Ugo Bardi italiarraren hausnarketak ekarri ditu. EAEko II. Hezkidetz Plana aurkeztu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza […]
Gaurko saioan hiru gai landu dituzte Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak. Lehenengo INE-ren azken datuak aztertu dituzte, sektorez eta adin tartez lanak eta enpleguak izaten hari den galera. Bigarrenez Maiatzaren Lehenaren historia ekarri dute gogora . Gaur egun zertan bilakatu den hausnartu eta emandako mezuen azterketa […]
The Funk Brothers paregabeko musikariak izan ziren, Berry Gordyren Tammla Motown estudioan grabazio guztietan parte hartu dutenak. The Miracles, The Temptations, The Supremes, The Four Tops, Marvin Gaye eta The Vandellas-en grabazioetan musikari izengabeak euren izenak diskoetan inoiz agertzen ez zirelako. Etengabeko kantu arratastatsuak lortu zituzten, The Beatles, The Rollings […]
Jaten ditugun elikagai gehienetan dauden elikagarriak dira proteinak. Animalia eta Landare jatorriko proteinak berdinak dira? Proteinak gure elikaduran oso garrantzitsuak dira eta horien inguruan berba egin dugu gaurko nutrizio atalean. Aipatu izan da batzuetan, gurean animalien proteina gehiegi hartzen ditugula… hau orekatu beharko genuke, baina, zein litzateke aholku nutrizionala? Horretarako, […]
Total Food erreserba zentral berritzaileak, ostatuaz gain, jatetxeetan menuak kontratatzeko aukera ere ematen du, etxetik bertatik. Jon Berdote bizkaitarrak sortutako plataformak 600 bat enpresa txiki zein ertainekin dihardu. Oporrak antolatzeko orduan zerbitzu honek jatorduak antolatzeko aukera eskaintzen digu. Turismo eredua aldatzen ari da, eta joera berrien artean, gero eta gehiago […]
Nolakoa da Euskal Herriaren ondoko itsas hondoa? Noiz sortu zen Euskokantauriar arroa deitzen diogun hori? Zer-nolako ezaugarriak ditu? Badu zerikusirik Pirinio mendiekin? Honi eta beste hamaika galderari erantzungo die gaur Arantxa Bodego geologoak, helburu argi batez: gehienoi hain ezezaguna gertatzen zaigun hurreko errealitate geologiko hori ezagutzera ematea. Geologian lizentziatu eta […]
