POTTO saioaren azken kolpe honetan, Pottopsikotiko-depresiboentzako botika prestatu dugu, ale txikietan banatua: KORRIKAren harira bi opari txiki (Maialenen mezua + Aroa Arrizubietaren bertsoak), Deustuako jaietako bertso-jaialdia (kantuan bost bertsolari Arkaitz Estiballesen aginduetara: Onintza Enbeita, Igor Elortza, Ander Anakabe, Andoni Egaña eta Jone Uria) eta azken buruko lez, Diman izan zen […]
Gaurko euskara jendea atalean Estatuen mugak ekarritako aztertu dugu Xamarrekin batera. Europako estatuen mapa eta Europako kulturen mapa ez dira bat etortzen. Mugak politikoak gerren eta biolentzien ondorio dira, eta ez dira bat etortzen hizkuntza eta kulturarekin. Mugak finkatuta bertan bada hizkuntza eta kultura bat gailentzen dena eta inposatzen saiatzen […]
Alde Zaharreko Jai batzordea prozesu parte hartzaile baten bidez eratu da,azken hilabeteetan La Bolsan bilera irekiak egin dituzte, alde zaharreko jaiak eraikitzeko proposamenak konpartituz, Atzo zian zuten bilera eta Maiatzaren 2an beste deialdia egingo dute. Irekia eta publikoa da, auzokide guztiok batu eta ordezkatzeko asmoz jaio dena. Alde zaharreko auzokideon […]
Gaur bi kontinente lotuko ditugu, Murray Bookchin eta Kurdistango Rojava, ekoanarkismoaren bidaia eginez. Guraso errusiarren seme, New Yorken sortu zen Murray Bookchin (1921-2006). Unibertsitate irakasle, ikerlari eta aktibista ekologista estatubatuarra dugu, ekologia sozialaren (ekoanarkismoaren) sortzaile eta mugimendu ekologistaren sortzaileetakoa. Marxismo tradizionaletik sozialismo libertariora egin zuen bilakaera eta hainbat liburu idatzi […]
Gaurko osasun atalean Oier Gorosabelekin batera nekearen in guruan jardun dugu. Nekea ondo kudeatzen ikasten duenak, gutxitan egingo digu bisita osagileoi. Bizitza osasungarria daramanak intuitiboki jakiten du, inork azalpenik eman barik, neke mota guztiak ez direla berdinak. Neke mota batzuk, hain zuzen ere, gaixotu egiten gaituzte; beste batzuk, ostera, erlaxatu […]
Bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du Iñaki Larrayoz, Larra Bideak deiturikoa. Zazpi abestiko diskoa osatu du, Frantzian eginiko egonaldi baten sortutako kantuak dira, nahiz eta gaztetatik musika ibilia den. 2018 udaberrian Berako Atala estudioan grabatu zuen lana, Iñigo Irazokirekin, analogikoan. Berak grabatu ditu instrumentu guztiak, Argibel Eubak lagun du […]
Gaurko saioko lehenengo izena Nilüfer Yanya da. Turkiar eta irlandar jatorrizko interprete gazte honek Londoneko periferian du bizilekua eta hortik zabaltzen du bere soul ilun eta distortsionatua, King Krule edo Jamie Isaac-en modura soul garaikidearen aitzindariak. Miss Universe da bere azken diskoa. Hurrengoa Bakar, Frantzian jaioa baina Ingalaterran errotutako musikari […]
Aste honetan, epaitegietatik pasatzen gara, Series Yonkis-en epaiketa aztertzeko, Europatik azkenengo berriak jasotzen ditugu, beste salaketa bat aurkituz, eta energiaren autokontsumorako dekretu berria ezagutzen dugu, eta bere ondorioak azaldu. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean274.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko sexologia atalean hiru pelikula izan ditugu mintzagai Amaia Urrejola sexologoarekin. “Antes del amanecer, atardecer, anochecer” triologia aztertu dugu. Hiru pelikulak hautatu ditugu hiru pelikuletan protagonista bikote harremana delako. Sexu terapia sistemikotik aztertu ditugu filmak. Maitasun erromantikoaz ere mintzatu gara, fikzioa izanik hori ere badute pelikulak. Filmetan ala ere garrantzitsuena […]
Lleis que sols afecten a les dones, en parlarem al De mica en mica. I també de Marta Pessarodona. Per acabar, coneixerem la Federació de Comunitats Catalanes a l’Exterior, de la mà d’Antoni, de la comunitat catalana a Luxemburg. https://bilbohiria.com/docs2/2019/demicaenmica/190329-demicaenmica.mp3 Deskargatu hemen. Emakumeoi bakarrik eragiten dizkiguten legeez mintzatuko gara De […]
