Prestatu dute 21. Korrikaren ibilbidea: 11 egun, zazpi herrialde, 2.560 kilometro. Klika leloarekin egingo dute Korrika aurten: Euskaraldia igaro berri delarik, euskararen aldeko jokabideak hartzera dei egingo du Korrikak, euskararen alde Klika egitera. Apirilean izango da 21. Korrika: Garesen (Nafarroa) abiatuko da, hilaren 4an, ostegunarekin, eta Gasteizen bukatuko, hilaren 14an, […]

Gaurko saioan Bob Dylan kantariaren Girl from the North Country  kantua izan du hizpide Rafa Ruedak. Robert Allen Zimmerman, Bob Dylan izengoitiz ezaguna, estatubatuar musikari, abeslari eta olerkaria da. Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, sei hamarkadaz aritu da eszena gainean. Musika eta literaturaren uztarketarik nabarmenetakoa dugu berea. Grabatutako […]

Gaur Juan Soroeta izan dugu gonbidatu. Bera nazioarteko zuzenbide irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostiako zein Leioako kanpusetan, baina guk musikazale amorratua delako ekarri dugu. Orain bost urte sortu zuen Club 44, etengabeko kultura elkartea, Donostian kontzertuak antolatzeko. Bazkideek hilero ordaintzen duten kuotarekin Altxerri aretoan 54 kontzertu antolatu dituzte orain […]

Orain Presoak dinamikaren baitan larunbat honetan antolatu den manifestazioan parte hartzeko azken deia luzatu dute eta , Bilboko manifestazioaren nondik norakoak azaldu dituzte, gainera balorazio politikoa egin dute Arantza Aldezabal eta Joseba Azkarragak Bilboko La Bolsan, antolatze lanetan dabilen taldekide batzuen azken bilera teknikoaren ostean. Nicole Belloubet Frantziako Justizia ministroaren […]

Astearen zazpi egunak askotan agertzen dira kantuetan. Eguna aipatzea abestian narrazioaren elementu garrantzitsua da maiz, zorioneko edo zoritxarreko zeozer berezia gertatu zitzaigulako, eta asteko zer egunetan gertatu zen aipatu ohi da abestietan. Egunik aipatuena igandea da, ondoren larunbata eta ostirala datoz aipamenen sailkapenean. Astelehena ere aipatzen da sarri eta asteartea, […]

Argia Astekariarekin bat egingo dugu, ale bereziarekin abiatu dute 2019 urtea. 100 urte bete ditu Argia astekariak. Zenbaki berezia egin dute. Bikoitza da aste honetako argia,  100 orrikoa, eduki indartsuekin eta diseinu eta Argiaren logo berrituekin batera. Mendeurreneko zenbaki bereziaren azala Joseba Larratxek egin du. Gaurko argiaren errepasoan zenbaki bereziaren […]

Gizakiok automatikoki egiten ditugu gure gorputzaren hainbat funtzio. Hainbestetan egiten ditugu, non azkenean konturatu ere ez garen egiten horixe egiten ari garenik. Adibidez, jaiotzen garenez geroztik arnasa hartzen dugu oharkabean. Baina batzuetan gure arnas aparatuan gaixotasunak sortzen dira eta ondorioak pairatzen ditugu. Ondorio horiek leuntzeko, arnas fisioterapia onuragarria dela ondorioztatu […]