Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoa izan dugu bidelagun, zakilaren neurriaz mintzatu zaigu, agian kontua ez da zakila, baizik horren inguruan urteetan sortutako aurreiritzi guztiak; garrantzia zeri ematen zion edo arreta non jartzen den da kontua. Nabarmena da zakilaren eta barrabilen neurriarekiko obsesioa. Askotan ere, gizonen arteko lehia izaten da; zakil […]
Munduan eta historian gehien bertsionatu den kantua ekarri du Rafa Ruedak 11 Ispilu saiora. Garota de Ipanema edo “Ipanemako neska” brasildar bossa nova–jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an idatzi zuten, Antônio Carlos Jobimek musika eta Vinicius de Moraesek hitzak. Musikal baterako sortutako kantua izan zen […]
Lousianako Tony Joe White kantari eta kantugilea, Paduretako azeria goitizenaz ezaguna, pasa den urrian hil zen. Guk gaur nurrezko kantu legez, Whiteren Polk salad Annie aukeratu dugu, gero haren beste kantu entzun ditugu: Rainy Night in Georgia eta They Caught the Devil and Put Him in Jail in Eudora, Arkansas. […]
Gaurko 11 ispilu saioan 60ko hamarkadako kantu ezagunarekin abiatu dugu, Van Morrisonen Brown Eyed Girl. Van Morrison, jatorriz George Ivan Morrison,abeslari irlandar famatua da. Belfasteko lehoia ezizena hartu izan du. Kantu hau 1967an konposatu eta grabatu zuen, Blowin your Mid! diskoan argitaratua izan zen. Blues, soul eta jazzaren uztarketarekin beti […]
70eko hamarkadaren hasieran country-rock taldeak gailurrean ziren; AEBetan The Byrds, Flying Burrito Brothers, Poco, eta The Eagles-en garaia izan zen Kalifornian. Kansas Cityn The Ozark Mountain Daredevils taldekoak ziren eta Glyn Johns produktoreak (The Eagles-ena) bi grabazio liluragarri ekoitzi zizkien 1973 eta 1974an, hurrenez hurren. Gure gaurko urrezko kantua garai hartako […]
Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du. Eako herritarren laguntzaz abestu eta osatu dute abestia. Asunak azken diskoan grabatu zuen kantua eta izugarria izan da azken egunetan zenbat zabaldu den gabon kanta. Bihar Bira kulturgunean zuzenean arituko da eta gaurkoan irratian izan da. Abeslari bizkaitarraren konposizio berri […]
‘TipiTapa Bagoaz: Hacia Vidas SOStenibles’ kanpainak eta Mugarik Gabe gobernuz kanpoko erakundeak bideo labur lehiaketa bat antolatu dute Gabonetan egiten diren gehiegikeriak azpimarratzeko, batez ere kontsumoari lotutakoak. Bete-betean sartuta gaude ospakizunetan, ziur asko gehiegikeriak ere inguruan ikusi ditugu. Kanpainaren eta lehiaketaren inguruan berba egiteko Xabier Martinez gurean izan da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181226_mugarikgabe.mp3 […]
“Zazpi senideko” antzezlana urte berriarekin Bilboko Arriaga antzokira iritsiko da. Euskal Herriko txoko ezberdinetan erakutsi ostean Arriaga Antzokian ikusteko aukera izango dugu urtarrilaren 7 eta 8an. Ximun Fusch izan da gurean. Bi aktore. Bi anaia. Eta zazpi istorio antzerkira ekarriak”Ander Lipusen zuzendaritzan, Anaitasuna da gaia. Lander Garro, Gaizka Sarasola, Lorentxa […]
Aste honetan, bukatzen den 2018-ko urtearen berri garrantzitsuenak birpasatzen ditugu, teknologiaren arloan eztabaida mantenduz. Besteak beste, Europar Batasunaren araudiak eta teknologiaren aplikazio berriak izango ditugu protagonista bezala. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean266.mp3 Deskargatu hemen.
Gure gaurko urrezko kantua Tim Hardin singer-songwriter ahaztezinak grabatu zuen Reason to Believe izan da. 1966an egin zuen eta geroztik behin eta berriro abeslari askok grabatua izan da. Urte bereko If I Were a Carpenter eta Don’t Make Promises ere entzun ditugu. 44 urte igaro dira Bob Dylanek Blood on […]
